Zazpi saio izango dira guztira. Lehenengoa, apirilaren 15erako programatu dute, ziklo honen antolakuntza lanetan jardundako Udalak eta eragile gehiagok. Hitzordu guztiotan doan eman ahalko da izena aldez aurretik, usurbilkultura.eus plataforman.
“Komunitatetik, heriotzaz” zikloa
Apirilak 15, asteazkena
18:00 "Heriotzaren aurrean hobeto kokatu gaitezke... gutxienekoa jakinez gero" hitzaldia Sutegin.
Hizlaria: Nere Erkiaga (Hil Arte Bizi egitasmoa).
Zehaztasunak: "pertsonok heriotzaren aurrean hobeto kokatzeko berezko baliabideak ditugu. Heriotzaren inguruan eraikitako beldurrei buruz eta heriotzaren inguruko alor ezberdinei buruz begirada orokor bat eskainiko dugu, alor bakoitzean herritar bezala ditugun eskubideak eta hartu ditzakegun erabakiak ikusteko".
Oharra: zuzeneko itzulpen zerbitzua izango da (euskaratik gaztelaniara).
Maiatzak 7, osteguna
18:00 “Heriotzak gaztetasuna kolpatzen duenean: agur kolektiboak eta komunitatearen babesa” solasaldia Sutegin.
Zehaztasunak: "Bidegin elkarteko kide Izaskun Andonegik gidatuko du saioa. Gertuko heriotza traumatikoren bat gazte garaian bizi izandako hiru herritarren lekukotzak eskainiko dira. Halako ezbeharretan agur kolektiboak egiteak eta komunitateak ematen duen babesaren garrantziaz ere arituko dira".
Maiatzak 28, osteguna
18:00 "Zaintza paliatiboak: bizitzari azken arnasaraino laguntzen" hitzaldia Sutegi auditorioan.
Hizlaria: Nerea Manterola (Zaintza aringarrietako psikologoa Matian).
Zehaztasunak: "Bizitzaren azkenetan hitz egiten da zaintza aringarriez edo paliatiboez: hil hurren den pertsonaren zein gertukoen akonpainamendurako eskaintzen dira. Nerea Manterola zaintza aringarrietako psikologoa da Matian, La Caixa Fundazioaren gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonei arreta integrala emateko programaren barruan".
Oharra: zuzeneko itzulpen zerbitzua izango da (euskaratik gaztelaniara).
Ekainak 11, osteguna
18:00 Iñurri elkartearen eskutik, “Heriotzaren aurrean” zuzeneko podcasta Sutegi auditorioan.
Zehaztasunak: "Zer pasatzen da bat-batean zure aurrean egurrezko kutxa ikusten duzunean? Zer pasatzen da burutik minbizi hitza esaten dizutenean? Edo hobe esanda, metastasiaz ari direnean? Zuzeneko podcast honetan parte hartuko dutenek badakite zer den heriotzarekin aurrez aurre topatzea. Eider Casanova iñurriaren gidaritzapean arituko dira Eli Bergaretxe, Ana Jimenez eta Beñat Iraola. Bakoitza bere lekutik, baina denak heriotzaz garden hitz egiten: oso gazte metastasia diagnostikatzen dizutenean, ume txikiak izanda zure heriotza gertu ikusten duzunean edo seme bezala amari agur esatea tokatzen zaizunean. Hori guztiaz eta askoz gehiagoz hitz egiteko aukera izango da, espazio seguru eta taburik gabeko honetan".
Irailak 22, asteartea
18:30 “Heriotza eta literatura” solasaldia Sutegi udal liburutegian.
Gidaria: Ainhoa Aldazabal literaturan aditua eta Skolastikako kidea.
Zehaztasunak: "Literaturak bizi esperientziak jasotzen dituen moduan jasotzen ditu heriotza esperientziak. Heriotzak, hileta errituak, doluak... literaturan nola jasotzen diren ikusiko dugu elkarrekin"
Urriak 18, igandea
18:00 "Aitatxo. Isiltasuneko ahotsak" dokumentalaren proiekzioa Sutegin.
Zehaztasunak: "Seme-alaba baten galeraren dolua azaltzen du ikus-entzunezkoak, aitaren begiradatik. Seme-alabaren bat galdu duten lau aitaren testigantzen bidez, dokumentalak aiten sufrimendua eta dolu eskubidea plazaratzen ditu. Emanaldiaren ostean, filmaren sustatzaile Anakotz Lasarterekin solasaldia izango da".
Azaroak 5, osteguna
18:00 "Heriotza eta kulturartekotasuna" solasaldia Sutegi auditorioan.
Zehaztasunak: "Hainbat jatorritako herritarren arteko solasaldia, sorterrian heriotza bizitzeko duten moduaz".
Hizkuntza: gaztelania.
Saioetarako izen-ematea: aurrez eta doan eman ahalko da izena, usurbilkultura.eus plataforman.
Bultzatzailea: Usurbil herri zaintzailea.
Laguntzaileak: Bidegin eta Iñurri elkarteak, Hil Arte Bizi egitasmoa eta Matia fundazioa.