Sutegi udal liburutegiak Liburuaren Egunean helduko dio berriz hitzorduen zikloari

Noaua Aldizkaria 2026ko apirilaren 1a

Apirilaren 23ko Liburuaren Egunerako antolatu du Sutegi udal liburutegiak bere hurrengo ekintza; "Itzalen Tektonika" izeneko emanaldia.

Asteotako etenaldiaren ondotik, Liburuaren Egunean berriz helduko dio Sutegi udal liburutegiak urtean zehar izaten duen ekitaldien eskaintza oparoari. Segidan duzue, hurrengo ekintzon berri:

Sutegi udal liburutegia
Apirilak 23, osteguna
18:30
Liburuaren Egunarekin batera, Itzalen Tektonika emanaldia: Hitzak Itxaro Bordaren eskutik, musika Ibon RGren kontura. Iraupena: ordubete inguru.

Apirilak 28, asteartea
18:00
“Liburua lagun, ipuina kontakizun” saio berezia Ixabel Agirresaroberen eskutik; haurrentzat eta beren guraso edo laguntzaileentzat. Iraupena 50 minutu inguru.

Maiatzak 5, asteartea
18:00 Irakurketa-solasaldia Sutegi udal liburutegian, 9-10 urtetik gorako haur eta gaztexoentzat. "Mintzagai izango dugun liburua, Mariasun Landaren Txan Fantasma, euskal haur literaturan mugarri den idazlearen liburuetako bat (Triste dabil gure Karmentxu, liburuko protagonista, eta lagun bat egingo du... Honatx, informazio gehiago: https://www.ibbygaltzagorri.eus/eu/haur-eta-gazte-literatura/argitalpenak/txan-fantasma-2). Liburuak jada eskuragarri ditugu Liburutegian".

Antolatzailea:
Sutegi udal liburutegia.