Kirol eskaladako Espainiako Kopako lehen probak martxoko azken astebukaeran jokatu ziren Caceresen eta gazte usurbildarra jaun eta jabe izan zen blokeko kategorian, 15 urtez azpikoen mailan. Apirilaren 11 eta 12an, Caceresera itzuliko da Markel. Zailtasun kategorian, Espainiako Kopako lehen proban parte hartuko du Euskal Selekzioarekin batera.