Emakumezkoen esku pilotako Nafarroako Irekia martxoaren 28an abiatu zen, Zugarramurdin. Goiuri Zabaleta-Miriam Arrillaga bikotea izan zen txapelketako lehen kanporaketa irabazi zuena. Ibarrola-Bertiz azpiratu zituzten, 22-8 izan zen azken emaitza.
Emakume Master Cupeko kronikaren arabera, “Goiuri Zabaletak eta Miriam Arrillagak oso bikote sendoa osatu dute eta merezimenduz eraman zuten garaipena. Aurkezpenean esana zuen Goiurik ez zuela Miriam Arrillagarekin sekula jokatu eta bazuela gogoa eta, egia esan, Zugarramurdin primeran moldatu ziren”.
Laboral Kutxako Nafarroako irekiko Eskuz binakako elite mailako kanporaketa:
Ibarrola-Bertiz 8
Zabaleta - Arrillaga 22