Euskal Pilota Egokituko Zirkuituko EITB Sariari lotutako Gipuzkoako Irekiko final handia jokatuko da igande honetan, apirilaren 12an. Guztira, hiru partida programatu dituzte. Eguerdiko 12:00etan hasiko dira, Zumarragako Beloki pilotalekuan.
Finalisten artean izango da herrikide bat; Beñat Lizaso. Aingeru Senperenarekin batera, Joseba Laka eta Edorta de Anta bikotearekin lehiatuko dira. Partida honez gain, beste bi jokatuko dira baita. Zuzenean eskainiko ditu Euskal Telebistaren euskarazko kateak igande eguerdiko 12:00etan hasita.
