Usurbil Futbol Taldeak mus txapeleketa antolatu du

Noaua Aldizkaria 2026ko apirilaren 11

Joxe Mari Larrañagak eta Pako Bernalek irabazi dute Usurbil Futbol Taldeak antolatutako mus txapeleketa. 

Eguraldi lagun izan ez duten arren, hemezortzi bikotek izen eman dute Usurbil Futbol Taldeak antolatutako mus txapeleketara. Joxe Mari Larrañaga eta Pako Bernal bikotea izan da garaile, Unai Etxabe eta Harri Agirresarobe bigarren eta podiuma osatu dute Mikel Aranburu eta Erramun erro. 

Txapelketa futbol taldearen 50.urteurrena ospatzeko ekimenen barruan antolatu dute. 

Bazkarirako aurre izen-ematea

50 urte bete dituen Usurbil F.T. ekainaren 27rako egun osoko jaialdia prestatzen ari da. Mende erdia ospatzeko egun nagusia izango da. "Klubarentzat egun handia izango da. Goizeko ekintzetatik hasi eta gaueraino, gelditu gabe jarduera ezberdinak" antolatuko dituzte.

Sare sozialen bidez jakinarazi nahi izan dute, "ekainaren 27an Usurbil F.T.-ren 50.urteurrena dela eta egun handia antolatu dugula goizetik hasi eta gaueraino".

50. urtemugako egitaraua guztiz zehazteke dutela adierazi arren, finkatua dutena da bazkaria antolatuko dutela. Horri begirakoa da hain zuzen, kaleratua duten oharra. "Etorriko den jende kopurua jakin nahi dugu, antolatzen jarraitzeko", zehaztu dute Usurbil F.T.-tik. Izan ere, argitu dutenez, leku kopurua mugatua izango da eta izena ematen lehenengoak direnak izango dute lehentasuna otordu horretan egoteko.

Horregatik, otordu horretarako aurrez izena emateko epealdia irekitzea erabaki dute. Horretarako, galdetegia osatu beharko da maiatzaren 3a baino lehen