Beste garaipen bat Beñat Lizaso usurbildarrarentzat. Igande honetan, apirilaren 12an Euskal Pilota Egokituko Zirkuituko EITB Sariari lotutako Gipuzkoako Irekiko finalak jokatu dira Zumarragako Beloki frontoian. Parte hartzaileen artean zen usurbildar bat; Beñat Lizaso. Finaletako batean nagusitu da. Izan ere, Aingeru Senperenarekin batera, Joseba Lasa eta Edorta de Antarekin lehiatu zen Lizaso. 25-21 irabazi zieten.
Beste finaletako bat Lander Ortegak eta Eneko Sagarmendik jokatu zuten Hodei Asteasurekin eta Xabat Askasibarrekin. Ortega eta Sagarmendi nagusitu ziren; 20-15 izan zen azken emaitza.