Hainbat urteetan jaiotako herrikideen topaketak antolatu dituzte

Noaua Aldizkaria 2026ko apirilaren 15a

1952-1968 urte artean jaiotako herrikide hainbaten bilkurak antolatu dituzte hurrengo asteotarako. Lerrootan dituzue xehetasunak.

1960an jaiotakoen topaketa
1960. urtean jaiotako herritarrak maiatzaren 23an elkartuko dira, eguerdi partean, Atxega jauregian. Izen-ematea hala ere, maiatzaren 10era arte egongo da zabalik eta antolatzaileek telefono zenbaki hauek jarri dituzte interesatuen eskura:
Mila: 670 906 417.
Marije: 676 855 612.

1952an jaiotakoen topaketa
1952an jaiotakoen kinto bazkaria maiatzaren 9an izango da, Andatza tabernan (Egurtzegin). Eguerdiko 14:00etan elkartzeko deia egin dute. Dena den, izena aldez aurretik eman behar da eta horretarako antolatzaileek telefono zenbaki bat jarri dute interesatuen eskura: 620 516 715 (Javier).

1954an jaiotakoen topaketa
1954. urtean jaiotakoak maiatzaren 1ean bilduko dira, eguerdiko 14:00etan, Atxega jatetxean. Izen-ematea hala ere, apirilaren 20ra bitarte egongo da zabalik. Bi telefono zenbaki hauetako batera deitu behar da horretarako:
Joxe Leon: 688 62 06 48.
Arantzazu: 650 02 87 58.

1968an jaiotakoen topaketa
Udaberrian kinto bazkari ugari ospatu ohi dira. 1968an jaiotakoak apirilaren 25ean elkartuko dira, Atxega jauregian. Ordaindu beharrekoa, 50 euro, eta prezioaren barne daude bazkaria eta ondorengo Dj saioa. "Jarri kontaktuan Bego edo Anarekin, edo 1968ko whatsappean dagoen edozeinekin".

1963an jaiotakoen topaketa
"63koa bazara eta etorri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan: (667296328, Jone) edo (690346480, Pili). Animatu!". Maiatzaren 16an elkartuko dira (larunbata), 14:00etan Atxega jauregian. Otordurako izena apirilaren 24a baino lehen eman beharko da.