Zenbait ikastaro ate joka

Noaua Aldizkaria 2026ko apirilaren 15a

Zenbait trebakuntza saio antolatu dituzte hurrengo asteotarako. Lerrootan dituzue xehetasunak.

KzGunea
Apirilaren 30era arte goizez irekiko dute KzGunea, 09:00-13:00 artean. Hona hemen, bertara datozen ikastaroen berri:
-Apirilak 22-24, 09:00-11:00 “LibreOffice Impress. Zure aurkezpenak sortu”.
-Apirilak 27-30, 09:00-11:00 “LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu”.
-Maiatzak 4-8, 18:00-20:00 "Mekanografia. Ikasi hutsetik".
-Maiatzak 11, 18:00-20:00 "Google Translate. Testuak eta web orriak itzuli".
-Maiatzak 12-15, 16:00-18:00 "PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu".
-Maiatzak 18-29, 16:00-18:00 "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".

Informazio gehiago:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net


Beterri-Buruntza mankomunitatea
Batetik, "barne ekintzailetza: enpresaren gaitasunak baliatzea negozio berriak sortzeko" izeneko doako online saioa antolatu dute ostegun honetan, apirilaren 16an, 9:00-11:00 artean. Hitzordu horretan, gaiok jorratuko dituzte: nola identifikatu negozio aukerak gaitasunetatik abiatuta; barne ekintzailetzaren funtsezko faseak; nola baliatu teknologia digitalak eta Adimen Artifiziala; nola baliatu teknologia digitalak eta Adimen Artifiziala; industria enpresen kasu errealak, non produktu edo zerbitzu berriak arrakastaz garatu diren. Saioan parte hartzeko esteka duzue hemen: "barne ekintzailetza"

Bestalde, "enpresa-kudeaketa" ikastaroa antolatu dute aipatu mankomunitateko Enpresa eta Sustapen sailetik, "pertsona ekintzaile eta mikroenpresetako enpresarientzat. Helburua parte-hartzaileei ideia/enpresa inguruko hausnarketa eta negozioen kudeaketa eraginkorra egiteko erremintak ematea da". Maiatzaren 6tik ekainaren 17ra zazpi enpresa-kudeaketa tailer eskainiko dira, asteazkenetan. "Tresna praktikoak" eskainiko dituzte, "zure negozioa erraz martxan jartzeko", Beterri-Buruntza mankomunitatetik azaldu dutenez. Honako hauek dira eskainiko diren saioak:
-Maiatzak 6: "Ekiten ari naiz. Hutsetik hasi edo jadanik abian dagoen negozio bat hartu. Ekiteko gakoak eta laguntzak".
-Maiatzak 13: "Ideiatik aukerara: bideragarritasun plana".
-Maiatzak 20: "Merkatuaren azterketa eta marketin ekintzak nire bezeroarengana iristeko".
-Maiatzak 27: "Nire negozioaren zenbakiak: Finantzak erraz!".
-Ekainak 3: "Negozioaren alderdi juridiko nagusiak".
-Ekainak 10: "Negozioaren zerga betebeharrak":
-Ekainak 17: "Zer dakar autonomo izateak? Ditudan betebeharrak eta eskubideak".


Tailer guztiak presentzialak izango dira eta Urnietako Pintore kalea 3an eskainiko dira, 9:30-13:30 artean. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, plaza kopurua mugatua da. "Eskualdeko enpresa proiektuak edota eskualdeko ekintzaileak lehenetsiko dira. Bestalde, izen-emate hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko". Izena esteka honetan eman ahalko da: enpresa-kudeaketa ikastaroa


Etumeta AEK euskaltegia
Korrikaren 12. Eguna izeneko ekimena antolatu dute apirilaren 22an. "Beti esan dugu ez dela nahikoa Korrikan parte hartzea, hurrengo eguna ere garrantzitsua dela: benetako lanketa, konpromisoa, behin Korrika igarota dator. Asmo handiko helburuekin abiatzen dugu lasterketa, baina ekimena bera labur geratzen zaigu askotan, eta Korrikak 11 egun horietatik harago joan behar dugu. Hori dela-eta sortu dugu Korrikaren 12. eguna izeneko ekimena", jakinarazi zuten.

Doako ordubeteko eskolak eskainiko ditu AEK-k hilaren 22an Euskal Herrian dituen euskaltegietan. "Ordubeteko eskola emango dugu, doan, gure 100 euskaltegietan. Hasiera-mailako klaseak izango dira, oraindik euskarara hurbildu ez direnentzat", iragarri du AEK-k. Deialdi horretara batu dira Usurbilgo eta Lasarte-Oriako euskaltegiak ere. Modu horretan, NOAUA!ri jakinarazi diotenez, Lasarte-Oriako Muntteri AEK euskaltegiak goiz partean eskainiko du doako saio hori, 10:00-11:00 artean; Usurbilgo Etumeta AEK euskaltegiak, aldiz, arratsalde partean eskainiko du eskola, 18:00-19:00 artean. Informazio gehiago, bideotatik jaso ahalko duzue: 607 609 379 / usurbil@aek.eus