Usurbilgo frontoia, jaigunea dugu jada ostegun arratsaldeaz geroztik, Usurbil Kirol Elkarteak datozen lau egunotarako, gaur hasi eta igandera arte, apirilaren 19ra arte zabalduriko Garagardo Azokarekin. Hitzorduari erreparatuta, ez da faltako askotariko garagardoa dastatzeko aukerarik ezta jatekorik ere.
Gunea egokitua dute barra handi batekin, frontoi sarrera txartelen salmenta postuarekin edota mahaiekin eta eserlekuekin. Azoka girotua izango da hurrengo lau egunotan, hasiera hasieratik, Usurbil K.E.-k ireki berritan argi utzi bezalaxe.
Izan ere, antolakuntzak Eneko Furundarena eskubaloi jokalariarekin batera zabaldu berri duen Garagardo Azoka musikatzen aritu dira, dagoeneko herrian nahiz hemendik kanpo ezagunak ditugun bi kantari eta musikari; Anuk Harreguy eta Elene Alustiza.
Anuk eta Elene gisa ezagutzen ditugu eta euskal abesti ezagunak ahotan hartuta aritu dira Garagardo Azokako oholtzatik, azoka ireki berria musikatzen. Sare sozialetan, Instagramen aurki ditzakezue, @anuketaelene helbidean.
Adi, hurrengo azoka egunotan denetariko hitzorduak izango dituzue. Hemen, Usurbil Kirol Elkartetik iragarri dituztenen berri:
Garagardo Azoka 2026
Apirilak 16, osteguna
Ordutegia: 18:30-00:00.
18:30 Azokaren irekiera, Jon Begiristainen eskutik.
19:00 Anuk eta Elene.
Apirilak 17, ostirala
Ordutegia: 18:00-02:00.
18:00 Azokaren irekiera.
20:00 Lua Matheus eta Rodrigo.
Ondoren, DJ.
Apirilak 18, larunbata
Ordutegia: 12:00-02:00.
12:00 Azokaren irekiera.
19:00 Senior mutilen, 1. nazional mailako taldearen neurketa: Usurbil K.E.-Barakaldo.
21:00 Realaren eta Athletico Madrilen arteko Errege Kopako finala zuzenean pantaila erraldoi bidez.
Ondoren, DJ Rodrigo.
Apirilak 19, igandea
Ordutegia: 12:00-20:00.
12:00 Azokaren irekiera.
13:30 Zozketaren sari banaketa.
16:00 Mus txapelketa (izen-ematea 15:30-16:00 artean).
20:00 Azokaren itxiera.
Antolatzailea: Usurbil Kirol Elkartea.
