Ezohiko kirol hitzorduen asteburua, Errege Kopako finala eta Garagardo Azoka tarteko

Noaua Aldizkaria 2026ko apirilaren 17a

Ezohiko kirol hitzorduen asteburua datorkigu. Batetik, Realaren larunbateko Errege Kopako finala tarteko, futbol neurketarik ez da jokatuko Haranen. Bestalde, Usurbil K.E.-k Garagardo Azoka antolatu du astebururako, eskubaloi partida bat ere izango da Oiardo kiroldegian. Aipatu azoka tarteko, azkenik, ostiral honetarako iragarritako pilota partidak Aginagako frontoian jokatuko dira.

Futbola
Realak larunbatean Sevillan jokatuko duen Errege Kopako finala tarteko, ez da futbol partidarik jokatuko asteburuan. Hala erabaki zuen Gipuzkoako Futbol Federazioak ezohiko asanblada bidez eta aho batez, martxoaren 16an. Erabateko adostasunarekin, neurketa gehienak astebete atzeratzea erabaki zuten. Tartean baziren aldaketa hau egitea ahalbidetzen ez duten 50 partida; horiek martxoaren 30etik apirilaren 23ra bitartean jokatzea adostu zuten. Ondorioz, Gipuzkoako Futbol Federazioak antolaturiko neurketarik ez da izango asteburuan, bi klubek data horietan partidaren bat jokatzea adosten ez badute behintzat. Futbol eskolako partidak ere astebete barru jokatuko dira, apirilaren 25eko asteburuan.


Pilota Aginagan
Apirilak 17, ostirala
18:00 Pilota neurketak Aginagako Ariztitxo pilotalekuan:
-Infantilak Gipuzkoako errendimenduan 3. Mailan: Pagazpe - Gazteleku
-Kadeteak Gipuzkoako 4 terdiko txapelketa 2. Mailan: Pagazpe (Alejo M.) -Intxurre
Pagazpe (Alejo E.) -Aizkorpe


Eskubaloia
Oiardo kiroldegian
Apirilak 18, larunbata
19:00 Senior mutilen 1. nazional mailako taldea: Saizar Usurbil K.E.-Balonmano Barakaldo

Oiardo kiroldegitik kanpo
Apirilak 17, ostirala
19:30 Senior nesken 1. lurralde mailako taldea: Urkabe Donibane Eskubaloia-Urbil-Usurbil K.E.

Apirilak 18, larunbata
11:30 Jubenil mutilak: Irudek Bidasoa Irun-Usurbil K.E.
13:30 Kadete mutilak, Euskadiko Liga: Urdaneta A-Usurbil K.E. A
18:00 Kadete neskak: Urnieta Lanchas Bus-Cortes Usurbil K.E.


Garagardo Azoka
Ostegunaz geroztik zabalik da Usurbil K.E.-k frontoian antolaturiko Garagardo Azoka. Hainbat garagardo izango dira dastagai igandera arte. Edariari bultza egiteko, jateko aukerarik ez da faltako; "ukondoa, saltxitxak, patata gratinatuak, sagar-tarta, kakahueteak, patatak... " eskainiko dituzte. Pitxerraren tiketa 3 eurokoa izango da, pitxerrak balioko duena hain zuzen. Gainerakoan, 2 euroko tiketak eskuratu ahalko dira, jan-edanerako. Txartelok frontoi sarreran egokituriko postuan eskuratu ahalko dira, eskudiruz nahiz txartelaren bidez.

Adi, promozio eta erronka berezi bana iragarri dute eta antolatzaileek. Promozioari dagokionean, 15 txartel 27 euroren truke eskuratu ahalko dira. Erronka berezi bat ere proposatu dute, azokako bisitarientzat. Ordu jakinetan, porteri txiki bat jarriko dugu frontoi atzealdean", ohartarazi dute antolatzaileek. Hiru jaurtiketa egin ahal izango ditu parte hartzaile bakoitzak eta "jaurtiketa bakoitzak golean amaitu beharko du". Hala egiten duenak saria izango du; "garagardo berezia edo bi saltxitxa patata gratinatuekin". 

Apirilak 17, ostirala
Ordutegia: 18:00-02:00.
18:00 Azokaren irekiera.
20:00 Lua Matheus eta Rodrigo.
Ondoren, DJ.

Apirilak 18, larunbata
Ordutegia: 12:00-02:00.
12:00 Azokaren irekiera.
19:00 Senior mutilen, 1. nazional mailako taldearen neurketa: Usurbil K.E.-Barakaldo.
21:00 Realaren eta Athletico Madrilen arteko Errege Kopako finala zuzenean pantaila erraldoi bidez.
Ondoren, DJ Rodrigo.

Apirilak 19, igandea
Ordutegia: 12:00-20:00.
12:00 Azokaren irekiera.
13:30 Zozketaren sari banaketa.
16:00 Mus txapelketa (izen-ematea 15:30-16:00 artean).
20:00 Azokaren itxiera.

Antolatzailea: Usurbil Kirol Elkartea.