Usurbil Kirol Elkarteak antolaturiko Garagardo Azoka betean dira frontoian bigarren egunez. Musikaz girotua, jan-edan goxoak dastatzen ari dira pilotalekura joandakoak. Gogoan izan, igandera arte, hilaren 19ra arte zabalik izango duzue gunea.
Hainbat garagardo izango dira dastagai ordura arte. Edariari bultza egiteko, jateko aukerarik ez da faltako; "ukondoa, saltxitxak, patata gratinatuak, sagar-tarta, kakahueteak, patatak... " eskainiko dituzte. Pitxerraren tiketa 3 eurokoa izango da, pitxerrak balioko duena hain zuzen. Gainerakoan, 2 euroko tiketak eskuratu ahalko dira, jan-edanerako. Txartelok frontoi sarreran egokituriko postuan eskuratu ahalko dira, eskudiruz nahiz txartelaren bidez.
Adi, promozio eta erronka berezi bana iragarri dute eta antolatzaileek. Promozioari dagokionean, 15 txartel 27 euroren truke eskuratu ahalko dira. Erronka berezi bat ere proposatu dute, azokako bisitarientzat. Ordu jakinetan, porteri txiki bat jarriko dugu frontoi atzealdean", ohartarazi dute antolatzaileek. Hiru jaurtiketa egin ahal izango ditu parte hartzaile bakoitzak eta "jaurtiketa bakoitzak golean amaitu beharko du". Hala egiten duenak saria izango du; "garagardo berezia edo bi saltxitxa patata gratinatuekin".
Garagardo Azoka 2026
Apirilak 17, ostirala
Ordutegia: 18:00-02:00.
18:00 Azokaren irekiera.
20:00 Lua Matheus eta Rodrigo.
Ondoren, DJ.
Apirilak 18, larunbata
Ordutegia: 12:00-02:00.
12:00 Azokaren irekiera.
19:00 Senior mutilen, 1. nazional mailako taldearen neurketa: Usurbil K.E.-Barakaldo.
21:00 Realaren eta Athletico Madrilen arteko Errege Kopako finala zuzenean pantaila erraldoi bidez.
Ondoren, DJ Rodrigo.
Apirilak 19, igandea
Ordutegia: 12:00-20:00.
12:00 Azokaren irekiera.
13:30 Zozketaren sari banaketa.
16:00 Mus txapelketa (izen-ematea 15:30-16:00 artean).
20:00 Azokaren itxiera.
Antolatzailea: Usurbil Kirol Elkartea.
