Gainezka egin dute zaletu txuri-urdinen guneek Euskal Herrian, nola ez Donostian eta Gipuzkoako hainbat udalerrietan bereziki, baita askorentzat asteburu honetako arreta gune nagusia den Sevillan ere. Zaletuen gunea egokitu dute bertan gure artetik joandakoentzat. Handik heldutakoak dira hain zuzen, larunbat arratsalde honetan zehar atera dituzten zenbait argazki; zehazki bi.
Batetik, Usurbil F.T.-k arratsaldeko 17:30etan Sevillara joanak ziren usurbildarrentzat zaletu txuri-urdinentzat egokitutako gunearen sarreran biltzeko hitzordua finkatua zuen. Ikusi zer nolako irudi jendetsua atera duten bertan, kamiseta, txapela eta bestelako osagai txuri-urdinekin.
Usurbildarren herri argazkia izan da hori, Usurbil F.T.-k zabaldutakoa, salaketa mezu batekin egin duena, gainera. "Ahal den moduan herri argazkia lortuta!", berri eman dute sare sozialen bidez. Izan ere, zehaztu dutenez, "lotsagarria aurreikuspena, Gipuzkoa erdia zaletuen gunetik kanpo….". Deialdira joandakoentzat izan dituzte sare sozialetako mezuko azken hitzak. "Eskerrik asko bertaratutako guztiei!".
Aginagarrak ere bertan
Usurbildarrek haien herri argazkia atera duten moduan, bertan da baita Aginagako herri ordezkaritza ere. Helarazi diguten ondoko irudi hau horren seinale argiena duzue:

