Garagardo Azoka

Garagardo Azokako azken bazkalostea, zozketa eta mus txapelketa artean

Noaua Aldizkaria 2026ko apirilaren 19a

Usurbil K.E.-ren Garagardo Azoka azken orduetan da honez gero. Azken otorduekin batera, bazkaloste girotua izan dute mus txapelketa eta zozketekin.

Lau eguneko Usurbil Kirol Elkartearen Garagardo Azoka amaitzear da. Igande afalordua heldu aurretik, 20:00ak aldera ixtekoak dira, eskubaloi taldeen bilguneak antolaturiko mus txapelketa amaitzean. 16:00ak aldera hasi dute lehiaketa dozena inguru mahaietan. Karta joko horrez gain, hainbat zozketa egin dira azokan bertan; batetik, mariskada batekin saritu dute errifa zozketan parte harturikoak, bestetik Usurbil K.E.-ren nahiz herriko eskubaloi jokalari ezagunen kamisetak. Ondoko irudietan dituzue zeintzuk izan diren opari guztien zenbaki sarituak.

Horrez gain, azokan bi otordu zozketatu ditu baita, kasu honetan, NOAUA! Kultur Elkarteak, bart Sevillan Realak jokaturiko Errege Kopako finalaren porran parte hartu dutenen artean. Segidan duzue saritua; Eneko Furundarena izan da. Senideekin elkartu da bazkaltzeko azokako azken igande eguerdi honetan.