Errege Kopako finala

Herritar bat zauritu da Sevillako finalean

Noaua Aldizkaria 2026ko apirilaren 19a

Bart Sevillan jokatutako Realaren eta Athletico Madrilen arteko Errege Kopako finala ikusteko Cartuja zelaira sartzerakoan zauritu da herrikidea.

Asteburuan Sevillan, Realak jokatu behar zuen Errege Kopako finalaren harira izandako jai giroak ekarri du bestelako konturik ere. Batetik, Usurbil F.T.-k larunbatean usurbildarren argazkia ateratzeko eginiko hitzorduaren harira, Andaluziako hiriburuan egokitutako zaletu txuri-urdinen guneak gainezka egin zuela ohartarazi zuten, hainbat zaletu bertara sartu ezinik geratu zirela eta antolaketa modua kritikatu zuten.

Bestalde, milaka lagun izan ziren finala zuzenean, Sevillako Cartuja zelai barrutik bizi izan zutenak. Bertara sartzerakoan usurbildar bat zauritu zen. Radio Marca hedabideko kazetariak elkarrizketatu zuen.

Xabier Lizartza da bera. Realaren finala ikusteko Cartuja futbol zelaira sartzera zihoala zauritu zen, aipatu hedabideari emandako lekukotzaren bidez. "Barrura sartzeko zain ginen", azaldu zion usurbildarrak Radio Marcako kazetariari. Jendea pilatu egin zen. Pilaketa horren tartean, antza zenbait zaldi zebiltzan eremua kontrolatu nahian zebiltzan segurtasun indarrekin, Lizartzaren esanetan, "lauzpabost zaldi. Animalia gaixoak larritu egin dira, bat altxa egin da eta aurrealdearekin niri eman dit, zauritu nau buruan".

Gertaera horren aurrean, "poliziarengana jo dut eta artatzeko eskatu diet mesedez". Poliziengandik jasotako erantzuna, "alde hemendik" izan zen, Lizartzaren esanetan. "Arduradunari etortzeko eskatu diet, berehala etorriko zela baliabideren bat", erantzun zioten. Egoera horretan, "umiliatua sentitu naiz". Lau puntu eman zizkioten Lizartzari, "zorabiatuz gero, ospitalera TAC bat egitera joateko esan didate".

Lizartzaren lekukotzaren aurrean, kazetariak galdetu zion, ea hainbesteraino egin ote zuen gainezka egoerak. "Miaketa zorrotzek eragin dute pilaketa. Miatzen aritu dira denoi goitik behera, gaizkileak bagina bezala". Bere esanetan, horrek eragin zuen "inbutua. Bospasei ate daude, ehunka lagun batera gatozenontzat".


 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Radio MARCA (@radio_marca)