Amaitu dituzte lanak eta horien irudiak dira Usurbilgo Udalak NOAUA!ra helarazitakoak; Urkamendi eta Iarbe arteko bideaz ari gara. Itxi egin zuten komunikazio bide hori, berriki, konpontzeko. Udalak Arri enpresa kontratatu zuen zeregin horretarako. 29.530 euro bideratu dituzte konponketa lan horietara. "Urkamendi eta Iarbe arteko bideko asfaltoa altxa, eta hormigoizko bide berria" egin dute.
Iragan astean zehar egindako lanak amaitu artean, aipatu moduan, bide hori itxita izan dute eta hala segiko du beste egun batzuetan, partzialki bada ere, Udalak ohartarazi duenez. Izan ere, "bidea itxita dago, orain, ibilgailu astunentzako, astebeterako".


