Ordua: 20:00.
Tokia: Salbatore eliza.
Zehaztasunak: Andoni Sierrak zuzenduriko Oreretako Andra Mari Abesbatzako kideak bisitan izango dira, Ignacio Arakistain organo-jolearekin. “Itzaletik argira: emakumea organoan” izeneko kontzertua eskainiko dute, “Gipuzkoako Organoak Plazara” zikloaren bederatzigarren edizioaren baitan. “Gipuzkoako ondare organistikoa eta organo errepertorioa (tartean, Usurbilgo Salbatore elizakoa) publikoari hurbiltzea du helburu, askotariko jarduerak dituen ziklo moldakor baten bidez”.
Informazio gehiagorako: musikene.eus
Antolatzaileak: Musikene eta Gipuzkoako Foru Aldundia.