Aurtengoak ere bai, Usurbil zeharkatuko du. Emakumezko txirrindularien Itzulia Women probaren ibilbidea aurkeztua dute. Hiru etapa izango ditu aurtengo edizioak ere, maiatzaren 15etik 17ra jokatuko da. Zarautz izango du abiapuntu eta helmuga hilaren 15eko lehen saioak, Abadiño eta Amorebieta-Etxano hilaren 16koak eta Donostia irteera eta amaiera gune gisa hilaren 17koak. "Lasterketaren 5. edizioak 372,4 km eta 14 mendate puntuagarri izango ditu".
Orotara, 19 talde lehiatuko dira aurtengo edizioan, "gehienak emakumezkoen nazioarteko txirrindularitzako gorengo kategoriakoak izango dira". Haietatik "13 ekipo UCI Women’s WorldTeam kategoriakoak dira, eta beste 6 UCI Women’s ProTeam kategoriakoak. Parte hartuko dutenen artean, batzuk tropeleko egitura sendoak dira, eta beste batzuk, hazten ari diren proiektuak".
"Etapa erabakigarria"
Aipatu moduan, Itzulia Women 2026ko azken etapak udalerri hau zeharkatuko du azken urteon antzera. "Etapa erabakigarria izango da", antolatzaileen esanetan. Izan ere, "ibilbideak Donostiako Klasikoa simulatuko du". Horren baitan, "Lezotik Jaizkibelera igoko da, eta, bukatzeko Murgileko hormatik gora egingo du Mendizorrotzeraino. Oriora eta ondorengo kilometroetan Donostiara jaistea metara iritsi eta sailkapen orokorrean garaipena eskuratzeko banakako erlojupekoa izango da".
Udalerri hau zeharkatzen ikusiko ditugu taldeotako txirrindulariak: AG Insurance Soudal Team, Canyon-SRAM Zondacrypto, Cofidis Women Team, EF Education Oatly, FDJ United-Suez, Fenix-Premier Tech, Hitec Products-Fluid Control, Human Powered Health, Laboral Kutxa-Fundación Euskadi, Lidl-Trek, Liv-AlUla-Jayco, Ma Petite Entreprise, Movistar Team, St Michel – Preference Home – Auber93, Team Picnic PostNL, Team SD Worx-Protime, UAE Team ADQ, Uno-X Mobility, Vini Fantini – BePink.
Itzulia Women 2026
Iraupena: maiatzaren 15etik 17ra.
Etapak:
-Maiatzak 15: Zarautz-Zarautz, 121,3 kilometro.
-Maiatzak 16: Abadiño-Amorebieta-Etxano, 138 kilometro.
-Maiatzak 17: Donostia-Donostia, 113,1 kilometro.
Informazio gehiago: itzulia-women.eus

