Belaunaldi arteko elkar zaintzaren erakusle gaur, Zumarten egindako topaketa

Noaua Aldizkaria 2026ko apirilaren 23a

Belaunaldiarteko topaketa ederra egin dute ostegun goiz honetan Zumarte Musika Eskolako ganbaran. Eskolako ikasleen eta Eguneko Zentroko nahiz eguneko arreta zerbitzuko erabiltzaileak elkartu ditu musikaz giroturiko hitzorduak.

Urtean bitan egin ohi duten hitzorduaren lekuko izan gara ostegun goiz honetan, apirilaren 23an. Izan ere, belaunaldiarteko topaketa egin ohi dute ondoko irudiotako herrikideek; bat, gabon ukitua izan ohi duen urte amaieran, bestea udaberri partean.

2026ko lehenengo hitzordua izan da beraz, gaurkoa, belaunaldiartekotasuna sustatu duena. Ekitaldiak Zumarte Musika Eskolako ikasle taldea bildu du Eguneko Zentroko nahiz eguneko arreta zerbitzuko erabiltzaileekin aipatu eskolako ganbaran. Zumarteko kideek musikatu dute, aipatu udal zerbitzuetako kideek abesten aritutako kantak. Kantuak eta musikak batu eta txirikordatu ditu beste behin, herri honetako belaunaldi gazteena eta helduena.