Sarek deitutako elkarretaratzea gaur

Noaua Aldizkaria 2026ko apirilaren 24a

Sarek deitutako mobilizazioa egingo da ostiral honetan, apirilaren 24an, arratsaldeko 20:00etan Mikel Laboa plazan.

Apirileko azken ostiralera heldu gara eta horrekin, mobilizazio eguna dugu gaurkoa. Izan ere, Sarek hileroko elkarretaratzea deitu du gaur arratsaldeko 20:00etan Mikel Laboa plazan.

"Ezin da gehiago luzatu"
Martxoren 27an egin zuten euskal preso, iheslari eta depotatuen etxeratzearen aldeko aurreko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan, Euskal Herriko beste hainbat udalerrietan bezalaxe, "ezin da gehiago luzatu" aldarripean.

Beste behin, "salbuespenak indarrean jarraitzen duela salatu nahi dugu eta konponbidearen logikan oztopo diren lege eta politikak salatu nahi ditugu". Horren adibide gisa, plazaratu zituzten datuok. "120 dira oraindik beraien zigorrak betetzen ari diren presoak eta 14 iheslari eta 3 deportatu beraien etxeetara itzuli ezinik erbestean jarraitzen duten euskal herritarrak. 120 horietatik 52 dira beraien zigorrak erregimen itxian betetzen ari direnak, zigorraren azken urteak kalea zapalduz betetzeko baldintzak betetzen badituzte ere".

Horren harira, Saretik duela hilabete iragarri moduan, "datozen hilabeteetan lanean jarraituko dugu etxerako bidean oztopo diren lege eta politikak salatzen, lanean jarraituko dugu konponbidea, bakea eta elkarbizitzara bidean urratsak ematen eta, noski, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde".