Asteburuko kantu-jira larunbatean ez, igandean baizik

Noaua Aldizkaria 2026ko apirilaren 24a

Larunbateko 14. Dantza Egunaren biharamunerako deitu du Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak hilabete honi dagokion kantu-jira.

Hilero azken larunbatetan plazaratzen dira Kantu Taldekoak herri erdigunean barruan abesten. Oraingoan, apirileko azken larunbata, 14. Dantza Egunarekin egokituko da. Kantu-jira biharamunean egitea erabaki du Kantu Taldeak; larunbatean ez, igandean, hilaren 26an baizik. Hori bai, ohiko orduan eta tokitik abiatuko dira, eguerdiko 12:00etan Mikel Laboa plazatik.

"Hilero bezala, apirilean ere indarrez eta umorez Usurbilgo kaleetan zehar kantuan ibiliko gara, baina oraingoan IGANDEAN. Egun horretan jai denez, beharbada aukera gehiago izango duzue bertan parte hartzeko. Beraz, animatu zaitezte gurekin batera herria alaitzera", egin dute gonbita Usurbilgo Euskal Kantu Taldekoek.

Usurbilgo Euskal Kantu Taldea
Astelehenero...
18:00 Kantu ikastaroa Agerialdeko musika gelan.

Apirilak 26, igandea
12:00 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik. Ez ahaztu kantu-liburuxka.

Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.