Usurbilgo herri nortasunean nahiz bertan abian diren proiektu eraldatzaileetan oinarrituriko bestelako turismo eskaintza sustatzen segiko du udaberri honetan ere 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak. Ekaina amaierara arteko eskaintza plazaratua du.
Usurbilgo kaleetako kultur sorkuntza, Salbatore elizako ondarea, sagardoaren kultura, tokiko zaintza nahiz hondakinen kudeaketa ereduak sakonago ezagutzea ahalbidetuko dute hitzorduok. Bisita gidatuen eskaintza horretan, bada bestelako nobedaderik. Izan ere, igande honetarako, apirilaren 26rako, bertso ibilaldia antolatu dute Alkartasuna Kooperatibakoekin batera Aginagako eta Txokoaldeko sagastietan barrena, Jakoba Errekondoren argibideekin eta Maialen Lujanbio zein Andoni Egaña bertsolariekin.
650 Usurbil Bizi: datozen bisita gidatuak
Apirilak 24, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Apirilak 25, larunbata
11:00-12:45 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Salbatore eliza.
Apirilak 26, igandea
10:00-12:30 Usurbilgo sagardo kultura: bertso ibilaldia Aginagako eta Txokoaldeko sagastietan barrena, Aginagako plazatik abiatuta, Jakoba Errekondoren azalpenekin eta Maialen Lujanbio zein Andoni Egaña bertsolariekin.
Maiatzak 16, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua, organo erakustaldiarekin (gazteleraz).
Maiatzak 27, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Maiatzak 29, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Ekainak 6, larunbata
11:00-12:45 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Salbatore eliza.
Ekainak 7, igandea
11:00-12:30 Gerraren memoria ibilbidea bisita gidatua (gaztelaniaz).
Ekainak 20, larunbata
11:00-12:30 Salbatore elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua, organo erakustaldiarekin.
Ekainak 24, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Ekainak 26, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Informazio gehiago eta erreserbak: 650usurbilbizi.eus