Arratsalde partean, erromeria giroa nagusituko da Artzabalgo plazan, Harkaitz Allur eta Maddalen Arzallusekin.
Getariako Gure Txeru, Zarauzko Jalgi eta Lezoko Murixka taldeak herrian barrena ibili dira Orbeldi dantza taldearekin batera. 13:00etan ekitaldi nagusia egingo dute frontoian, eta gero herri bazkaria egingo dute Askatasuna plazan.
Arratsalde partean, erromeria giroa nagusituko da Artzabalgo plazan, Harkaitz Allur eta Maddalen Arzallusekin.
Amaitzeko, gau partean, Orbeldik hilabeteotan ondutako ikuskizunaren estreinaldi mundiala; aurtengoak "Aitaren Gutuna" izena darama. Ikuskizunaren ostean, hilabete hau nahiz Dantza Eguna hasi bezala amaitzeko, Iratzar taldekoekin erromeria Mikel Laboa plazan.
Hemen duzue, aurtengo Dantza Egunerako Orbeldik osatu duten egitaraua:
Apirilak 25, larunbata
7. Dantzari Txiki:
Talde gonbidatuak: Getariako Gure Txeru, Zarauzko Jalgi eta Lezoko Murixka.
11:30 Kalejira udaletxetik abiatuta.
13:00 Ekitaldi nagusia frontoian.
14:30 Herri bazkaria Askatasuna plazan.
17:00 Harkaitz Allur eta Maddalen Arzallus trikitilariak Artzabalen.
22:00 "Aitaren Gutuna" ikuskizuna frontoian.
Oharra: ikuskizunaren aurretik frontoian afaldu asmo dutenek bertan egongo diren edukiontziak baliatzea eskatu dute antolatzaileek.
Ondoren, Iratzar erromeria Mikel Laboa plazan.
Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.