Banaka, binaka, taldean eta askotariko estiloetan. Erromeria giro bizia piztu du Orbeldiren 14. Dantza Egunak larunbat arratsalde honetan, apirilaren 25ean, Artzabalgo plazan. Harkaitz Allur eta Maddalen Arzallus aritu dira dantzaldia musikatzen.
Belaunaldi ezberdinetako herrideak animatu dira haien musikaren erritmora dantzatzera; tartean ziren, nola ez, Orbeldiko kideak.