Txakur bat galduta dabil eta bere hurbilekoek laguntzarako deia egin nahi dute lerroon bidez. Rufo izena du, albiste honi atxikitako irudian duzue. Ostegunean, hilaren 23an galdu zen antza Txokoalden, bere gertukoek hedabide honi adierazi diotenez. Hala kontatu digute. "Ostegun ilunabarrean Rufo galdu zen Txokoalden, aparkalekua eta Irisasi Zentroaren artean paseoan zebilela trenaren soinuarekin beldurtuta".
Une horretan, "Andatza aldera korrika joan zen". Ordutik ez dute bere berri gehiago izan. Horregatik, laguntzarako deia egin dute. "Pointer zuri-beltza da, lepoko urdina dauka, eta arnes morea darama". Ezaugarri horiek dituen txakurra ikusiz gero, edota berak hartuko balu, telefono zenbaki honetara deitzea galdegin dute: "676278242. Mila esker!".