Usurbilgo herri nortasunean nahiz bertan abian diren proiektu eraldatzaileetan oinarrituriko bestelako turismo eskaintza sustatzen segiko du udaberri honetan ere 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak. Ekaina amaierara arteko eskaintza plazaratua du.
Igande honetan, apirilaren 26an egin da apirilari zegokion azken bisita gidatua; Aginagako eta Txokoaldeko sagastietan barrena bertso-ibilaldia, Jakoba Errekondo, Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin. Bisita gehiago ere izan dira azken egunotan; haietako batean parte hartu zuten Esseneko (Alemania) eta Bursako (Turkia) Lanbide Heziketako ikasleek. Usurbilgo hondakinen kudeaketa ezagutzen izan ziren asteazkenean.
Sagardoaren kulturari lotutakoa izango da datorren hilabeteko beste bisitetako bat, kasu horretan Santueneako Aialde Berri sagardotegian amaituko dena. Horrez gain, izango da bestelako nobedaderik ere; Usurbilgo kaleeetako kultur sorkuntza ezagutzea ahalbidetzen duen Museo Irekia bisita gidatua Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"-REKIN egingo da.
650 Usurbil Bizi: datozen bisita gidatuak
Maiatzak 9, larunbata
11:00-12:45 Museo Irekia Ainara Azpiazu Aduriz “Axpi”rekin. “Usurbilen kokatzen den artearekin eta kulturarekin duen harremana azaltzeaz gain, ibilbideko artelan garaikide bat azalduko digu bere esperientzi eta ikuspuntutik”.
Maiatzak 10, igandea
10:00-13:30 Usurbilgo sagardoaren kulturari lotutako bisita gidatua sagastietan barrena eta ondoren, Santueneako Aialde Berri sagardotegira bisita eta mokadutxoa.
Maiatzak 16, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua, organo erakustaldiarekin (gazteleraz).
Maiatzak 27, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Maiatzak 29, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Ekainak 6, larunbata
11:00-12:45 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Salbatore eliza.
Ekainak 7, igandea
11:00-12:30 Gerraren memoria ibilbidea bisita gidatua (gaztelaniaz).
Ekainak 20, larunbata
11:00-12:30 Salbatore elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua, organo erakustaldiarekin.
Ekainak 24, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Ekainak 26, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Informazio gehiago eta erreserbak: 650usurbilbizi.eus