2026/05/28 18:00

Hitzaldia

"Komunitatetik heriotzaz" zikloko solasaldia

"Komunitatetik heriotzaz" zikloko solasaldia
Sutegiko auditorioa, Usurbil

Ordua: 18:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Solasaldia: "Zaintza paliatiboak: bizitzari azken arnasaraino laguntzen".
Hizlaria: Nerea Manterola (Zaintza aringarrietako psikologoa Matian).
Zehaztasunak: "Bizitzaren azkenetan hitz egiten da zaintza aringarriez edo paliatiboez: hil hurren den pertsonaren zein gertukoen akonpainamendurako eskaintzen dira. Nerea Manterola zaintza aringarrietako psikologoa da Matian, La Caixa Fundazioaren gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonei arreta integrala emateko programaren barruan".
Oharra: zuzeneko itzulpen zerbitzua izango da (euskaratik gaztelaniara).

Saioetarako izen-ematea: aurrez eta doan eman ahalko da izena, usurbilkultura.eus plataforman. 
Bultzatzailea: Usurbil herri zaintzailea.
Laguntzaileak: Bidegin eta Iñurri elkarteak, Hil Arte Bizi egitasmoa eta Matia fundazioa.