Atzerritarrentzako ezohiko erregularizazioari buruzko informazio bilera gaur

Noaua Aldizkaria 2026ko apirilaren 27a

Atzerritarrentzako ezohiko erregularizazioari buruzko informazio bilera antolatu du Usurbilgo Udalak astelehen honetan, apirilaren 27an, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean.

Euskaraz eta gazteleraz eskainiko du saioa, hizlari lanetan jardungo duen SOS Arrazakeriak-en ordezkari Mikel Mazkiaranek. Gogoan izan, beraren bidez eskaintzen duela Udalak atzerritartasun gaiak jorratzeko aholkularitza zerbitzua. Espainiako Gobernuak berriki onartutako migratzaileentzako ezohiko erregularizazioaren zalantza hainbat tarteko, eskainiko du aste hasiera honetako informazio saio hau.

Atzerritartasun gaietarako doako aholkularitza juridikoa eskaintzen du iaztik Udalak
SOS Arrazakeria gobernuz kanpoko erakundearen bidez, Usurbil harrera herri bilakatzeko bidean. Hilean behin eskaintzen du, lehen ostiraletan, 15:00-19:00 artean. Zerbitzu hau baliatu nahi dutenek aurrez hitzordua eskatu beharko dute udal Aniztasun Sailaren bidez: adiaz@usurbil.eus helbidean edo 943 377 112 telefono zenbakian.

Udalarekin sinatua duen hitzarmenaren baitan, zereginotan hiru hamarkada baino gehiago daraman gobernuz kanpoko erakunde SOS Arrazakeria arduratzen da, haren ordezkari Mikel Mazkiaran.