Batzuetan ez, baina beste hainbatetan amaiera pozgarria izaten duten gertakariak izaten dira, lerrootan mintzagai duguna esaterako. Asteburuan, Rufo txakurra galdu zitzaiela jakinarazi ziguten bere hurbilekoek. Hedabide honi berri eman diotenez, onik agertu da.
Albiste honi atxikitako irudian duzuen animalia apirilaren 23an galdu zen Txokoalden. "Ostegun ilunabarrean Rufo galdu zen Txokoalden, aparkalekua eta Irisasi Zentroaren artean paseoan zebilela trenaren soinuarekin beldurtuta".
Une horretan, "Andatza aldera korrika joan zen". Desagerpenaren aurrean, laguntzeko deia plazaratu zuten. Ordutik ez dute bere berri gehiago izan igandera arte. Aipatu moduan, onik agertu da Rufo.