Apirila amaierara heltzearekin batera, udalbatzaren osoko bilkura egingo da hilabete amaierako azken ostegun honetan. Usurbilgo Udalak helarazi du hilaren 30eko saiora begirako gai-zerrenda. Oraingo honetan, nagusiki gai ekonomikoak hartuko dituzte ahotan udal ordezkariek.
Zuzenean eta bideo-aktak
Gogoan izan, udaz geroztik egiten ari diren moduan, udalbatzaren osoko bilkura hau ere zuzenean jarraitu ahalko duzue Usurbilgo Udalak Youtuben duen @usurbiludala4589 kanalean. Bertan jasoak geratzen dira zuzeneko emanaldi horiek. Gerora, usurbil.bideoaktak.eus atarian ere ikusi ahalko dituzue saio horren eta datozenen bideo-aktak ere. Izan ere, "kide anitzeko organoen funtzionamendu elektronikoaren ordenantzari eta Udala, gertu misioari jarraiki", osoko bilkuren digitalizazioan urrats berria eman du Usurbilgo Udalak Goienaren laguntzarekin: bideo akten tresna martxan jarri dute. Hala, aurrerantzean, "osoko bilkurako edukiak sailkatuta" ikusi ahalko dira, "puntuka eta bakoitzean parte hartzen duten hizlariak zehaztuta, eta, horrekin batera, lau hizkuntzatan azpititulatuta", aipatu usurbil.bideoaktak.eus atarian.
Udalbatzaren osoko bilkura
Eguna: apirilak 30, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udalaren udalbatza aretoa.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Gai-zerrenda:
1.- 2026ko martxoaren 26ko bilkurako akta onartzea.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2026ko martxoaren 23tik apirilaren 17ra (2026/508-2026/650).
3.- 2026/570 dekretuaren berri ematea: jarduneko alkatearen izendapena.
4.- Kontu ematea: 1. hiruhileko Exekuzioa.
5.- Kontu ematea: 1. hiruhileko OBBE.
6.- Kontu ematea: 2024ko fiskalizazio ekintza planaren jarraipena.
7.- Kontu ematea: 2025eko Fiskalizazio Plana.
8.- Ordenantza fiskala Zerbitzuak eskaini edo udal jarduerak burutzeagatiko prezio publikoak arautzen dituenordenantzaren aldaketa onartzea. Kiroldegiko ikastaroak (2026EKOF0001).
9.- Kobraezinak diren eskubideen baja onartzea (2026EEGA0001).
10.- Lan hitzarmenaren aldaketa onartzea. Gurasotasun baimena hobetzea (47 eta 48 artikuluak)(2026FLHA0001).
11.- Garbitania Zero Zabor, S.L.ri bere udal bazkideek egin beharreko jarduera-enkarguen araubide juridikoaarautzeko hitzarmena onartzea (2026HITZ0003).
12.- Eskaerak eta galderak.