Urteko hirugarren odol-ematea datorren astelehenean

Noaua Aldizkaria 2026ko apirilaren 29a

Datorren astelehenean, maiatzaren 4an izango da, aurtengo hirugarren odol-ematea.

Bi hilean behin egin ohi duten moduan, odola emateko aukera izango da datorren astelehenean, maiatzaren 4an, Udarregi ikastolako erdiko aretoan.

2026ko odol-emateak
Egunak: maiatzaren 4a, uztailaren 6a, irailaren 7a eta azaroaren 2a.
Ordutegia: 16:30-20:10.
Tokia: Udarregi Ikastola.
Zehaztasunak: odola emateko bete beharreko baldintzak:
-Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.
-18-65 urte artean izatea.
-50 kilotik gora pisatzea.
-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.
-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.

Informazio gehiagorako: donantesdesangre.eus

Deitzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.