"Liburua lagun, ipuina kontakizun" saioa eskaini du astearte honetan, apirilaren 28an Ixabel Agirresarobek Sutegi udal liburutegian. Udal zerbitzu honetako langileek apirilaren 23ko Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira antolaturiko bigarren eta azken ekintza izan zen atzokoa, Itxaro Bordak Ibon RG musikariarekin hilaren 23an eskainitako "Itzalen tektonika" saioaren ondotik.
Haurrei nahiz beren guraso edo laguntzaileei zuzenduriko hitzorduaren ostean, uda hasi aurreko azken ekitaldien berri eman du Sutegi udal liburutegiak. Segidan dituzue xehetasunak. Ohi bezala, formatu ezberdinetako hitzordu sorta iragarri dute; ipuin kontaketa saio, idazketa tailer eta irakurketa-solasaldiak.
Udaberria liburutegian
Maiatzak 5, asteartea
18:00 Irakurketa-solasaldia, 10 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat: Mariasun Landaren 'Txan Fantasma'. Liburuak jada eskuragarri dituzue udal liburutegian.
Maiatzak 11, astelehena
18:00 Ipuin kontaketa, Mireia Delgadoren eskutik.
Nori zuzendua: 6 urtetik gorako haurrentzat.
Iraupena: 1 ordu.
Maiatzak 23, larunbata
11:30 Ana Merinok bideraturiko idazketa tailerra (gaztelaniaz).
Iraupena: ordu eta erdi.
Ekainak 2, asteartea
18:30 Alaine Agirrek bideraturiko solasaldia Karmele Mitxelenaren "Zoriona, edo antzeko zerbait" liburuaren bueltan. "Sutegi Liburutegian jada eskuragarri daude aipatu liburuaren hainbat ale, saioan parte hartzeko liburua aldez aurretik irakurtzea komeni baita".
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.