Usurbil K.E.-ren kadete mutilen taldea une gozo askoa bizitzen ari da azkenaldian. Pasa den asteburuan, Euskadiko txapelketa jokatu zuten Barakaldon (Bizkaia). Usurbil K.E.-tik berri eman duten moduan, hirugarren postuan sailkatu da eta "Estatuko 24 onenen artean" baita.
Eskubaloi taldeen bilgunetik jakinarazi dutenez, Espainiako txapelketa jokatuko du kadete mutilen eskubaloi taldeak. Txapelketa horren zortzi sektore jokatuko dira maiatzaren 14tik 17ra, horietako bat Nafarroako hiriburuan, Iruñean, hilaren 15etik 17ra. Bertan lehiatuko dira usurbildarrak Nafarroako Anaitasuna A taldearekin, Valentziako Monsolar Maristas Algemesi taldekoekin eta Kataluniako Barça taldekoekin.
Datorren 2026-27 denboraldian Euskal Ligan jolasteko fasea jolastuko du lehenago kadete mutilen taldeak, astebete barru, maiatzaren 8tik 10era etxean, Oiardo kiroldegian. Corazonistas, Muskiz eta Tolosa izango dituzte lehiakide hiru neurketotan.
Euskal Liga
Maiatzak 8, ostirala
18:00 Usurbil - Corazonistas
19:45 Muskiz - Tolosa
Maiatzak 9, larunbata
10:30 Tolosa - Usurbil
12:15 Muskiz - Corazonistas
Maiatzak 10, igandea
10:30 Corazonistas - Tolosa
12:15 Usurbil - Muskiz
Espainiako txapelketa
Tokia: Iruñea.
Maiatzak 15, ostirala
Anaitasuna A-Monsolar Maristas Algemesi
Barça-Usurbil K.E.
Maiatzak 16, larunbata
Barça-Monsolar Maristas Algemesi
Anaitasuna A-Usurbil K.E.
Maiatzak 17, igandea
Monsolar Maristas Algemesi-Usurbil K.E.
Anaitasuna A-Barça