Ekaitz egunak izan ditzakegu berriz. Atzo lehertu bezala, ostiral honetan, maiatzaren lehenean leher daiteke berriz. Izan ere, Euskalmet meteorologia agentziak bihar abisu horian izango garela ohartarazi du, arratsaldeko 15:00etan hasi eta gaueko 22:00ak arte. Tarte horretan, "ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daitezke. Zaparrada ertainak eta trumoitsuak egingo ditu, eta zenbait lekutan handiak izan daitezke, bereziki Bizkaian. Txingorra (1-2 cm) egin dezake eta haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke (60-80 km/h)".
Egunotarako iragarpena
Bezpera honetan, apirileko azken ostegun honetan, Usurbilen, "zerua hodeitsu egongo da, goizean goiz hodeiak gutxitu egingo dira eta zerua partez hodeitua geratuko da. Baliteke gauean behe-hodeiak agertzea. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin; goizean ipar-osagaira aldatuko da. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira".
Ostiralean, hilaren 1ean, "zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitua egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin, eta behe-hodeien tarteekin. Hego-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin; eki-osagaiko tarteak izango dira. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira".
Larunbatean, hilaren 2an, "zerua hodeitsu egongo da eta goizean oso hodeitsu geratuko da. Zaparrada trumoitsuak egin ditzake. Hego-osagaiko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin, eta goizaldean ekialdean oso gogor batzuekin. Arratsaldetik aurrera indarra galduko du eta ipar-mendebaldera alda daiteke. Tenperatura minimoak gutxi igoko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira".
Informazio eguneratua euskalmet.eus bidez jaso ahalko duzue.