Urteko hirugarren odol-ematea gaur

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 4a

Astelehen honetan, maiatzaren 4an izango da, aurtengo hirugarren odol-ematea.

Bi hilean behin egin ohi duten moduan, odola emateko hitzordua antolatu du Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak astelehen honetan,  maiatzaren 4an, Udarregi ikastolako erdiko aretoan. Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola eman nahi dutenek 943 007 884 telefono zenbakira deitu dezakete.

2026ko odol-emateak
Egunak: maiatzaren 4a, uztailaren 6a, irailaren 7a eta azaroaren 2a.
Ordutegia: 16:30-20:10.
Tokia: Udarregi Ikastola.
Zehaztasunak: odola emateko bete beharreko baldintzak:
-Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.
-18-65 urte artean izatea.
-50 kilotik gora pisatzea.
-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.
-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.

Informazio gehiagorako: donantesdesangre.eus

Deitzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.