Sagardo Eguna

"Badator urteko egun desiratuena!"

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 4a

Martxan da atzerako kontaketa, maiatzaren 24an ospatuko den 43. Sagardo Egunerako. Antolatzaileek prest dute egitaraua eta kartela.

Atzerako kontaketa abiarazia dute Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak taldekoek. Izan ere, badator, gerturatzen ari da herri honen urteko jaialdi nagusietakoa den Sagardo Eguna. Maiatzaren 24an ospatuko da 43. edizioa. Ordurako prest dute jada antolatzaileek, egitaraua eta kartela. "Badator urteko egun desiratuena!", jakinarazi dute sare sozialen bidez. Ondorioz, "atzerako kontaketarekin hasi gara" nabarmendu dute.

Maiatzaren 24rako antolaturiko ekintzetan parte hartzeko gonbita egin dute Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak taldeko kideek. "Animatu egunean zeharreko ekintzetara gerturatzera, giro paregabea izango dugu eta!".

Segidan duzue bai 43. Sagardo Eguneko kartela, baita egitaraua ere:

43. Sagardo Eguna
Maiatzak 24, igandea
11:00
Botatzaileen argazkia.
11:30 Sagardo Egunaren irekiera.
Baserriko zein sagardotegietako sagardoa dastatzeko aukera. Horrez gain, pintxo aukera zabala. 
15:00 Botatzaileen bazkaria Udarregi ikastolan.
17:30-20:00 “JOSETO TA ALAYAK” Elektrotxaranga Usurbilgo kaleetan zehar. 

Oharra: 18:00-23:00 Emaginen gune morea.
Antolatzailea: Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak.