Irakurketa-solasaldia gaztetxoentzat astearte honetan

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 4a

Astearte honetan, maiatzaren 5ean izango du segida Sutegi udal liburutegiak uda atarira arte antolaturiko ekintzen zikloak, 10 urtetik gorakoentzako irakurketa-solasaldiarekin.

Sutegi udal liburutegiak udaberri parte honetarako antolaturiko azken ekintzen zerrenda duzue segidan. Ziklo horretan, hurrengo hitzordua, astearte honetarako, maiatzaren 5erako programatu dute; 10 urtetik gorako gaztetxoentzako irakurketa-solasaldia hain zuzen. Mariasun Landaren "Txan Fantasma" izango dute mintzagai. Liburuak eskura daitezke aurrez liburutegian bertan.

Hemen, argitalpen horren aurrerapena: "Txanek ez zuen fantasma petral haiekin bizi nahi. Haurrekin jolastea gustatzen zitzaion, eta ez haurrak beldurtzea. Horregatik pentsatu zuen taldetik alde egitea. Han eta hemen bakar-bakarrik ibili ondoren, egun batean, Karmentxuren logelan sartu zen leiho zirrikitutik. Eta handik aurrera istorio harrigarri eta hunkigarri batean murgildurik aurkitu zen. Liburu zoragarri honek gauza asko erakutsiko dizu. Eta batez ere hau: kariño pixka bat beharrezkoa dela zoriontsu bizitzeko".

Udaberria liburutegian
Maiatzak 5, asteartea
18:00
Irakurketa-solasaldia, 10 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat: Mariasun Landaren 'Txan Fantasma'. Liburuak jada eskuragarri dituzue udal liburutegian.

Maiatzak 11, astelehena
18:00 Ipuin kontaketa, Mireia Delgadoren eskutik.
Nori zuzendua: 6 urtetik gorako haurrentzat.
Iraupena: 1 ordu.

Maiatzak 23, larunbata
11:30 Ana Merinok bideraturiko idazketa tailerra (gaztelaniaz).
Iraupena: ordu eta erdi.

Ekainak 2, asteartea
18:30
Alaine Agirrek bideraturiko solasaldia Karmele Mitxelenaren "Zoriona, edo antzeko zerbait" liburuaren bueltan. "Sutegi Liburutegian jada eskuragarri daude aipatu liburuaren hainbat ale, saioan parte hartzeko liburua aldez aurretik irakurtzea komeni baita".

Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.