650 Usurbil Bizi

Bi bisita gidatu berezi asteburuan

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 5a

Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi" sortzaileak zuzendutako "Museo Irekia" eta Santueneako Aialde-Berri sagardotegian amaituko den sagardoaren kulturari lotutako bisita gidatua antolatu ditu 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak astebururako.

Usurbilgo herri nortasunean nahiz bertan abian diren proiektu eraldatzaileetan oinarrituriko bestelako turismo eskaintza sustatzen segiko du udaberri honetan ere 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak datozen asteotan. Ekaina amaierara arteko eskaintza plazaratua du.

Hurrengo bisita gidatuak astebururako iragarriak dituzte. Sagardoaren kulturari lotutakoa izango da igandekoa, maiatzaren 10ekoa, kasu horretan, Santueneako Aialde Berri sagardotegian amaituko dena. Horrez gain, bezperan, hilaren 9an, Usurbilgo kaleeetako kultur sorkuntza ezagutzea ahalbidetzen duen Museo Irekia bisita gidatua Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"-k zuzenduko du.

Hitzordu horiez gain, Remigio Mendiburuk frontoi atzean ondutako Udarregi bertsolariaren omeneko eskultura 60 urte betetzear da. Izan ere, 1966ko maiatzaren 22a inauguratu zen. Ekitaldi hartan, Rikardo Arregik eskultura ondoan eskainitako hitzaldi gogoangarria eskaini zuen. Honenbestez, sei hamarkada horiek bi aste barru beteko dira. Urtemuga haren harira, NOAUA! Kultur Elkarteak eta 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak zenbait ekitaldi antolatu ditu hilaren 15erako eta 22rako.

650 Usurbil Bizi: datozen bisita gidatuak
Maiatzak 9, larunbata
11:00-12:45
Museo Irekia Ainara Azpiazu Aduriz “Axpi”rekin. “Usurbilen kokatzen den artearekin eta kulturarekin duen harremana azaltzeaz gain, ibilbideko artelan garaikide bat azalduko digu bere esperientzi eta ikuspuntutik”.

Maiatzak 10, igandea
10:00-13:30
Usurbilgo sagardoaren kulturari lotutako bisita gidatua sagastietan barrena eta ondoren, Santueneako Aialde Berri sagardotegira bisita eta mokadutxoa.

Maiatzak 15, ostirala
19:00
Euskararen eta artearen Usurbil: Rikardo Arregiren oihartzuna, 60 urte geroago. "Oteiza 14 apostolu" filmaren emanaldia eta solasaldia filmaren zuzendari Oskar Alegriarekin eta Jorge Oteiza Fundazioko patronatuko presidente Jaione Apalategirekin.

Maiatzak 16, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua, organo erakustaldiarekin (gazteleraz).

Maiatzak 22, ostirala
18:00 Euskararen eta artearen Usurbil: Rikardo Arregiren oihartzuna, 60 urte geroago:
-"Zutik" filmaren emanaldia.
-Naiz Irratiak zuzenean gidatutako solasaldia: Ainara Mendiola (filmaren zuzendaria), Ismael Manterola (Arte Ederren Fakultateko dekanoa) eta Idurre Eskisabel (Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia).
-Itxiera, Remigio Mendibururen eskulturan: Maialen Lujanbio eta Jakoba Errekondo.

Maiatzak 27, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.

Maiatzak 29, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Ekainak 6, larunbata
11:00-12:45 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Salbatore eliza.

Ekainak 7, igandea
11:00-12:30 Gerraren memoria ibilbidea bisita gidatua (gaztelaniaz).

Ekainak 20, larunbata
11:00-12:30 Salbatore elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua, organo erakustaldiarekin.

Ekainak 24, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.

Ekainak 26, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Informazio gehiago eta erreserbak: 650usurbilbizi.eus