Remigio Mendiburuk frontoi atzean ondutako Udarregi bertsolariaren omeneko eskultura 60 urte betetzear da. Izan ere, 1966ko maiatzaren 22a inauguratu zen. Ekitaldi hartan Rikardo Arregik eskultura ondoan eskainitako hitzaldi gogoangarria eskaini zuen. Honenbestez, sei hamarkada horiek bi aste barru beteko dira. Urtemuga haren harira, NOAUA! Kultur Elkarteak eta 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak zenbait ekitaldi antolatu ditu hurrengo bi ostiraletarako, hilaren 15erako eta 22rako.
Garai hartan, inaugurazio haren harira artearen eta euskararen ildotik eginiko ospakizun zikloa izango da 60. urtemuga honetan ere:
"Euskararen eta artearen Usurbil. Rikardo Arregiren oihartzuna 60 urte geroago"
Maiatzak 15, ostirala
19:00 Oskar Alegriak Jorge Oteiza Fundazio Museoaren Danok Oteiza egitasmoaren baitan ondutako “Oteiza 14 apostolu” film emanaldia Sutegiko auditorioan. “Filmak 45 minutu irauten du, eta Japonian, Txilen, Londresen, Parisen eta Arantzazun filmatua da. Hala, Oteizaren pentsamenduari buruzko irakurketa garaikide bat proposatzen du, askotariko ahots eta begiradetatik abiatuta”.
Segidan, solasaldia filmeko zuzendari Oskar Alegriarekin eta Jorge Oteiza Fundazioko patronatuko presidente Oskar Alegriarekin. Hitzordu honetan, “Jorge Oteiza Fundazio Museoak sustatutako Danok Oteiza komunitate-proiektua aurkeztuko da”.
Sarrerak: 6 eurotan aurrez usurbilkultura.eus webgunean edo NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan. NOAUA! K.E.-ko bazkideek 4 eurotan, kultur elkartearen egoitzan.
Maiatzak 22, ostirala
18:00 “Zutik” film emanaldia Sutegiko auditorioan. Rikardo Arregik Usurbilen 1966an emandako hitzaldi gogoangarria oinarri hartuta Maluta Filmsek ekoitzitako film laburra, “euskaltzale andoaindarrak euskal gizartean utzi zuen arrastoa azaltzeko, gaur egun, tamalez, orduan esandakoek duten gaurkotasunaz jabetu gaitezen”.
Segidan, Naiz Irratiak zuzenean gidatutako solasaldia. Bertan parte hartuko dute Ainara Mendiolak (filmaren zuzendaria), Ismael Manterolak (Arte Ederren Fakultateko dekanoa) eta Idurre Eskisabelek (Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia).
Itxiera, Remigio Mendibururen eskulturan emango zaio. Parte-hartzaileak: Maialen Lujanbio eta Jakoba Errekondo.
Sarrerak: gonbidapenak doan, usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzaileak: NOAUA! Kultur Elkartea eta 650 Usurbil Bizi.