Hitzordu bat gehiago, uda aurreko liburutegikoen zikloan

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 7a

Maiatzaren 11tik ekainaren 2ra antolatu ditu Sutegi udal liburutegiak uda aurreko azken ekitaldiak; lehenengo saioan, ipuin kontaketa eskainiko du Mireia Delgadok. Bestalde, hitzordu bat gehiago iragarri dute, ekaina hasierarako.

Sutegi udal liburutegiak udaberri parte honetarako antolaturiko azken ekintzen zerrenda duzue segidan. Ziklo horretan, hurrengo hitzordua, maiatzaren 11rako iragarri dute; Mireia Delgadoren ipuin kontaketa saioa. Pedagogo feminista eta bitartekari literarioa ere baden kontalariaren saioa, LH1-LH3 artekoei zuzendurikoa izango da.

Hitzordu horrez gain, ekaina hasierara arte ekintza gehiago iragarri ditu Sutegi udal liburutegiak. Segidan dituzue zerrendatuak:

Udaberria liburutegian
Maiatzak 11, astelehena
18:00 Ipuin kontaketa, Mireia Delgadoren eskutik.
Nori zuzendua: 6 urtetik gorako haurrentzat.
Iraupena: 1 ordu.

Maiatzak 23, larunbata
11:30 Ana Merinok bideraturiko idazketa tailerra (gaztelaniaz).
Iraupena: ordu eta erdi.

Ekainak 1, astelehena
16:00 "Sormena partekatuz", Usurbilgo irakurle gazteen topaketa Yolanda Arrietarekin. "Urtean zehar gazte(txo)en solasaldietan parte hartzen duten kideen topaketa; plana tentagarri iruditzen zaion edonori irekia".
Iraupena: ordubete inguru.

Ekainak 2, asteartea
18:30
Alaine Agirrek bideraturiko solasaldia Karmele Mitxelenaren "Zoriona, edo antzeko zerbait" liburuaren bueltan. "Sutegi Liburutegian jada eskuragarri daude aipatu liburuaren hainbat ale, saioan parte hartzeko liburua aldez aurretik irakurtzea komeni baita".

Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.