Jakin Jardunaldia

"Euskara esanindartzeko bidean", aurtengo Jakin Jardunaldiaren mintzagaia

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 7a

"Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak". Hortxe aurtengo Jakin Jardunaldiaren izenburua. Ekainaren 18an eta 19rako antolatu dute Usurbilgo Udalak, Jakinek eta UEU-k. Astelehenean, hilaren 11n irekiko dute matrikulazio epealdia.

Hausnarketarako, iritzi nahiz jakintzen partekatze plaza izango da Usurbilgoa beste urte batez, ekainaren 18rako eta 19rako Udalak, Jakinek eta UEU-k antolaturiko Jakin Jardunaldiari esker. Aurtengoan, antolatzaileen esanetan, "kezka zahar" bati heldu nahi diote; "euskararen eta euskaldunen adierazkortasunari". Euskarari buruz jardungo dute, beraz, bertan parte hartuko duten aditu, aritu eta ikus-entzuleek. "Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak", hortxe 2026ko jardunaldion izenburua.

UEU-k antolaturiko gainerako udako ikastaroen antzera, Usurbilgo jardunaldian matrikulatzeko epealdia datorren astelehenean, maiatzaren 11n irekiko dute. Biharamunean, hilaren 12an egingo du UEU-k uda parterako antolaturiko ikastaroen aurkezpen ofiziala Baionan.

"Euskara adierazkorra sortzea"
Halere, dagoeneko aurtengorako osatu duen eskaintza zabala plazaratu ditu; tartean, aipatu moduan, ekainaren 18an eta 19an Usurbilen egingo den Jakin Jardunaldiaren nondik norakoak.

Usurbilgo saioen helburua, "euskara adierazkorra sortzea eta gizarteratzeko gako, irizpide eta azpiegituren inguruan pentsatzea" izango da, baita "adierazkortasuna lantzeko bideak hiztunen legitimitatearekin, hizkuntz ideologiekin eta hautu euskaltzaleekin elkarrizketan jartzea" edota "iragan hurbileko esperientziak eta urratutako bideak ezagutzea, gaur egunerako norabideak pentsatzeko".

Jardunaldiok "euskararen adierazkortasuna lantzeko gakoak pentsatu nahi dituenarentzat", "bere jardunean erabiltzen dituen hizkuntz ereduez gogoeta egin nahi duen kulturgilearentzat" edota "euskara adierazkorragoa sustatu eta gizarteratzeko bideak landu nahi dituenarentzat" zuzendua egongo da.

Euskararen eta euskaldunen adierazkortasuna mintzagai nagusi izango duen aurtengo Jakin Jardunaldia baliatu nahi dute antolatzaileek "pentsatzeko, gaur egungo Euskal Herriaren luze-zabalean eta kulturaren koadrante guztietan, zeintzuk diren euskara adierazkorra(k) lantzeko apustuen norabideak: nola probestu hortik eta hemendik –tradiziotik bezala randomkiro sortutako lagunarteetatik edo ahalduntze linguistiko-politikoetatik– jasotzea baliabideak eta esperientziak; nola lortu hiztunak baliabide horietan trebatzeko kontzientziak piztea eta bideak eskaintzea; eta nola gaurkotu eredu horiek guztiak sozializatuko dizkigun erresonantzia kutxa eraginkor bat".



Jakin Jardunaldia
Izenburua: "Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak".
Noiz: ekainak 18, 19.
Ordutegia: ekainaren 18an, 09:00-17:30 artean eta hilaren 19an, 09:30-14:30 artean.
Matrikulazio epealdia: maiatzak 11-ekainak 16.
Ordu kopurua: 15.

Egitaraua:
Ekainak 18, osteguna
08:45-09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00-09:30 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena:
-Agurtzane Solabarrieta Mesa (Usurbilgo alkatea).
-Aitor Bengoetxea Alkorta (UEUko zuzendaria).
-Haritz Azurmendi Arrue (Jakineko kidea).
09:30-10:15 Hizkuntzari gorputza nola eman. Literatura eta ahozkotasuna:
Miren Amuriza Plaza (Idazlea eta bertsolaria).
10:15-11:00 Zein da mariokerren mintzoa? Sexu-genero disidenteak berba bila:
-Amaia Alvarez Uria (Literatur ikertzailea eta irakaslea).
-June Fernandez Casete (Kazetaria).
11:00-11:30 Atsedenaldia.
11:30-12:15 Adierazpen askatasunerantz, adierazpen eskastasuna gaindituz:
-Kike Amonarriz Gorria (Soziolinguista, umoregilea eta telebista aurkezlea).
12:15-13:30 Mahai-ingurua: hizkuntz teknologiak euskara adierazkorra lantzeko tresna gisa.
-Naiara Perez Miguel (HiTZ zentroko eta Ixa taldeko ikerlaria, EHUn).
-Orai-Elhuyar
-Leire Lison Nicuesa (Badalab-eko kidea).
13:30-15:15 Bazkaltzeko tartea.
15:15-17:30 '‘Esatearen ederra'’. Ahozkotasuna lantzeko esperientziatik zenbait gogoeta + saio praktikoa:
-Julia Marin Arteaga (Itzultzailea eta ahozkotasunean aditua).

Ekainak 19, ostirala
09:15-09:30 Hasiera.
09:30-10:30 Kulturen hizkerak, hizkeren kulturak: hautu linguistiko-ideologikoak kulturgintzan.
Iratxe Retolaza Gutierrez (Literatur kritikaria eta ikertzailea).
10:30-11:45 Mahai-ingurua: euskarazko adierazkortasuna lantzeko ereduak eta bideak euskara idatzian.
-Garazi Arrula Ruiz (Idazlea, itzultzailea eta editorea).
-Gorka Bereziartua Mitxelena (Idazlea eta kazetaria).
-Danele Sarriugarte Mochales (Idazlea eta itzultzailea).

11:45-12:15 Atsedenaldia.
12:15-13:30 Mahai-ingurua: euskarazko adierazkortasuna ikus-entzunezko forma berrietan.
-Lander Arretxea Bereziartua (Hiru Damatxoko kidea eta Linbo-ko zuzendaria).
-Ana Sarria Muxika (BADA Ipar EHko gazte hedabideko kidea eta kazetaria).
-Martin Ziarrusta Sanz (Belarrijana podcasteko aurkezlea eta musikaria).
13:30-14:30 Itxiera ekitaldia.

Informazio gehiago eta izen-ematea: ueu.eus
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Jakin, UEU.