Euskal Ligarako igoera jokoan gaurtik Usurbil K.E.-ko kadeteek Oiardon, asteburuko futbol eta eskubaloi neurketen artean

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 8a

Asteburu erabakigarria izango dute Usurbil K.E.-ren kadete mutilek Oiardo kiroldegian. Euskal Ligarako igoera fasea jokoan izango dute gaurtik igandera. Horrez gain, eskubaloi eta futbol neurketa gehiago iragarri dira herrian.

Hainbat eskubaloi eta futbol partida izango dira, ohi bezala, asteburuan, Oiardo kiroldegian eta Haranen. 2025-26 denboraldia amaitzear den honetan, gainera, zenbait fase izango dituzte jokoan Usurbil K.E.-ko zenbait taldeek. Kadete mutilenak asteburu honetan bertan, Oiardo kiroldegian, Euskal Ligarako igoera izango du jokoan, berriki Euskadiko txapelketan hirugarren postuan sailkatu ostean eta "Estatuko 24 onenen artean" baita.

Datorren 2026-27 denboraldian Euskal Ligan jolasteko fasea jolastuko du taldeak, asteburu honetan bertan, maiatzaren 8tik 10era etxean, Oiardo kiroldegian. Corazonistas, Muskiz eta Tolosa izango dituzte lehiakide hiru neurketotan.

Horrez gain, eskubaloi taldeen bilgunetik jakinarazi dutenez, Espainiako txapelketa jokatuko du kadete mutilen eskubaloi taldeak. Txapelketa horren zortzi sektore jokatuko dira maiatzaren 14tik 17ra, horietako bat Nafarroako hiriburuan, Iruñean, hilaren 15etik 17ra. Bertan lehiatuko dira usurbildarrak Nafarroako Anaitasuna A taldearekin, Valentziako Monsolar Maristas Algemesi taldekoekin eta Kataluniako Barça taldekoekin.

Asteburu horretan, gainera, Usurbil K.E.-ko jubenil mutilek jokatuko dute Euskal Ligarako fasea Gasteizen.


Euskal Liga
Maiatzak 8, ostirala
18:00 Usurbil - Corazonistas
19:45 Muskiz - Tolosa

Maiatzak 9, larunbata
10:30 Tolosa - Usurbil 
12:15 Muskiz - Corazonistas

Maiatzak 10, igandea
10:30 Corazonistas - Tolosa
12:15 Usurbil - Muskiz


Espainiako txapelketa
Tokia: Iruñea.

Maiatzak 15, ostirala
Anaitasuna A-Monsolar Maristas Algemesi
Barça-Usurbil K.E.

Maiatzak 16, larunbata
Barça-Monsolar Maristas Algemesi
Anaitasuna A-Usurbil K.E.

Maiatzak 17, igandea
Monsolar Maristas Algemesi-Usurbil K.E.
Anaitasuna A-Barça


Eskubaloia Oiardo kiroldegian
Maiatzak 9, larunbata
18:30 Kadete neskak B: Dikar Bergara K.E.-Bilagun Usurbil K.E.

Futbola
Haranen
Maiatzak 9, larunbata
09:00
Infantil neskak F-8: Usurbil FT B-Allerru KE
10:30 Infantil mutilak, 1. maila, eskolartekoa: Usurbil FT B-Touring CD
12:00 Infantil mutilak, 1. maila, eskolartekoa: Usurbil FT-Billabona FKE
13:40 Kadete neskak, 1. maila: Mariño Real Union B-Usurbil FT B
16:00 Kadete mutilak, 1.  maila: Usurbil FT-Zumaiako FT C
17:45 Jubenilen ohorezko maila, mutilak: Usurbil FT-Ordizia KE

Maiatzak 10, igandea
16:00 Gorengo erregional maila, emakumezkoak: Usurbil FT-Hondarribia FE
19:00 Lehen erregionala, gizonezkoak: Usurbil FT B-Lazkao KE B

Haranetik kanpo
Maiatzak 9, larunbata
09:00 Infantil neskak F-8, Donostiako Cesar Beniton: Intxaurdi KE B-Usurbil FT
12:15 Jubenil mutilak, 1. maila, Urnietan: Urnieta KE C-Usurbil FT B
13:35 Kadete emakumezkoak, 1. maila, Donostiako Cesar Beniton: Intxaurdi KE D-Usurbil FT
16:30 Infantil mutilak, 1. maila, eskolartekoa, Soraluzeko Ezoizan: Soraluze CF-Usurbil FT C
17:20 Gorengo erregional maila, mutilak, Donostiako Berion: Santo Tomas Lizeoa-Usurbil FT