Abisu horiak indarrean segiko du gaur ere

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 8a

Ostiral arratsalde honetan ere, maiatzaren 8an, abisu horiak indarrean segiko du prezipitazio handiagatik.

Ia egunero bezala, ostiral honetan ere, maiatzaren 8an, ekaitz arriskuagatik abisu horia jarriko dute indarrean arratsalde partean, Euskalmet meteorologia agentziak ohartarazi duenez, 15:00-21:00 artean. "Ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daitezke. Zaparrada ertainak eta trumoitsuak egingo ditu, eta zenbait lekutan handiak izan daitezke, bereziki Bizkaian eta Araban. Txingorra (1-2 cm) egin dezake eta haize-bolada oso gogorrak izan daitezke (70-90 km/h)", aipatu meteorologia agentziaren arabera.

Ohartarazpen horrekin, ostiral honetan, hilaren 8an, Usurbilen, "goizaldean hodeitza handituz joango da eta zerua oso hodeitsu geldituko da; arratsaldean bero-hodeiak nagusituko dira. Egunaren bigarren partean zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak egingo ditu eta baliteke zenbait lekutan handiak izatea eta txingorra egitea. Hego/hego-ekialdeko haizea ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin; arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da ahul-bizi. Tenperatura maximoak gutxi igoko dira".

Asteburuan ere antzeko joera izango da. Larunbatean, hilaren 9an, "zerua partez hodeitua egongo da eta eguerditik aurrera hodeiak ugarituko dira, bero-hodeiak nagusi izanik. Egunaren bigarren partean zaparrada txiki-ertainak egingo ditu eta zenbait lekutan trumoitsuak izan daitezke. Hego/hego-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Tenperatura minimoak gutxi igoko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira".

Azkenik, igandean, hilaren 10ean, "egunaren lehenengo partean zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitua egongo da; egunaren bigarren partean bero-hodeiak garatuko dira. Egunaren bigarren partean zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak egingo ditu. Hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Arratsaldean brisa ibiliko da. Tenperaturan aldaketarik ez".

Informazio eguneratua euskalmet.eus bidez jaso ahalko duzue.