Usurbil Kirol Elkarteko kadete mailako taldeak Euskal Ligarako igoera fasea hasi du

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 8a

Asteburu erabakigarria izango dute Usurbil K.E.-ren kadete mutilek Oiardo kiroldegian. Euskal Ligarako igoera fasea jokoan izango dute gaurtik igandera. Corazonistas taldearen aurka izan dute lehenengo partida, eta 33-26 irabazi du talde usurbildarrak. Bihar Tolosaren aurka jolastuko dute, eta igandean Muskizen aurka.