Hurrengo 2026-27 ikasturtean parte hartzen hasi edo segi nahi dutenentzako oharra. Zirimara egitasmorako izen-ematea zabaltzear dute bere sustapen lanean diharduten Usurbilgo Udalak, NOAUA! Kultur Elkarteak eta Udarregi ikastolak. "Jolas hezi programa, psikomotrizitatea, natur jarduerak, aurre-kirolak, kirola, saio bereziak, familia planak..." eta gehiago eskaintzen ditu Zirimarak HH nahiz LH zikloetan diren haur eta gaztetxoentzat.
Ostegun honetan, hilaren 14an hasi eta maiatzaren 24ra arteko epealdia finkatu dute horretarako. Zirimararen hurrengo ikasturtea urriaren 1ean hasi eta 2027ko maiatzaren 30era arte luzatuko da. Orain arte bezala, herri erdigunean, Aginagan eta Zubietan eskainiko da.
Izen-ematea abiarazi aurretik eta epealdi horren baitan ere, egitasmo hau hobekiago ezagutzeko aukera izango da, antolatu dituzten ate irekien saioei esker. Lehenengo hitzorduok astelehen honetarako, maiatzaren 11rako daude iragarriak Aginagan (16:30-18:00 artean) eta herri erdigunean (Zirimara Multikirola, LH 4-5koentzat 16:30-18:30 artean).
Antolatzaileek prestaturiko ondoko kartelean dituzue izen-emateari nahiz ate irekien jardunaldiei buruzko xehetasunak:
