Sagardoaren kulturari gorazarre egiteko usurbildarren urteko egun nagusirako atzerako kontaketa betean gara. Dakizuenez, maiatzaren 24rako du iragarria Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak taldeak 43. Sagardo Eguna. Prest du egitaraua.
Jaialdiak herri erdigunea hartzen du urtero, frontoia eta Dema nahiz Askatasuna plazak. Mikel Laboa plazan kokatuko du aurtengoan ere, Usurbil Ernai gazte antolakundeak karpagunea. Dagoeneko, bertan izango diren ekimenen egitaraua plazaratu du. Segidan duzue.
Goizetik gauera, egun osoan zehar, hainbat ekimen izango dira. Goizean zehar, talo goxoak dastatzeko aukera herriko talogileen eskutik. Usurbil 1936 elkarteak ere postua jarriko du. Arratsalderako, bestalde, herriko musika talde Rukulak kontzertua eskainiko du eta iluntzean DJ Jotatxok girotuko du musikaz aipatu eremua.
Arratsalderako, bestalde, gazte argazkia ateratzeko deia egin dute.
43. Sagardo Eguna
Maiatzak 24, igandea
Mikel Laboa plazako karpagunean:
11:00 Txosna irekiera.
13:00 Presoen aldeko topa.
16:00 Rukula taldearen kontzertua.
17:00 Gazte argazkia.
20:30 DJ Jotatxo.
Goizean zehar, talogileak eta Usurbil 1936 elkartekoen postua.
Antolatzailea: Ernai Usurbil.