Euskal Ligarako neurketa guztiak irabazita, Espainiako txapelketa ate joka Usurbil K.E.-ko kadete mutilek

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 11

Euskal Ligarako fasea neurketa guztiak irabazita amaitu du Usurbil Kirol Elkarteko kadete mutilen taldeak asteburu hau Oiardo kiroldegian. Espainiako txapelketa jokatuko dute asteburuan Iruñean.

Datorren 2026-27 denboraldian Euskal Liga lehiatzeko fasea zuten jokoan Usurbil Kirol Elkarteko kadete mutilek asteburuan. Maiatzaren 8tik 10era Oiardo kiroldegian jokatu behar zituzten fase horretako hiru neurketak, hirutik hirutan nagusitu dira usurbildarrak.

Datorren asteburuan, maila horretako taldeak Espainiako Txapelketa jokatuko du Iruñean. Bertan lehiatuko dira usurbildarrak Nafarroako Anaitasuna A taldearekin, Valentziako Monsolar Maristas Algemesi taldekoekin eta Kataluniako Barça taldekoekin.

Emaitzak:
Usurbil KE A 33-26 Baigene Corazonistas
Tolosa C.F Eskubaloia 21-36 Usurbil K.E. A
Usurbil K.E. A 34-31 Muskiz Azul M

Julen Lejardi eskubaloi kanpusa
Ekimen horren aurtengo edizioa ekainaren 22tik 26ra, 09:30-12:30 artean izango dela iragarri du, bestalde, Usurbil Kirol Elkarteak. Lehen Hezkuntzako eta DBH 1-2 mailetakoei zuzendua egongo da. “Jarduera fisikoa eta eskubaloia modu ludiko eta dibertigarrian ezagutaraztea izango da” helburua. Antolatzaileen esanetan, “parte-hartzaileek kirol honen oinarriak landuko dituzte jolas, dinamika eta jarduera entretenigarrien bidez, giro atsegin eta hezitzaile batean”. Ekimenak iraungo duen egun horietan “gonbidatu bereziren bat” agertu daitekeela iragarri dute, gazteak poztu ditzakeena. Izen-ematea zabalik dute esteka honetan: https://forms.gle/gWvYsDbLQuSLLUhh9