Jai eta aisialdi guneetan eraso matxistei aurre egiteko protokoloari buruzko formazioa ostegunean

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 12a

Datorren jaien denboraldiari begirako formazio saioa maiatzaren 14rako antolatu dute Potxoenean. Ikastaro gehiago ere iragarri dira. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Jaietako eraso matxistei aurre egiteko protokoloa
Jai eta aisialdi guneetan eraso matxistei aurre egiteko protokoloari lotutako formazio bilera antolatu dute maiatzaren 14an, arratsaldeko 17:30etan Potxoenean. Sortzen elkarteko Sheila Melconek bideratuko du saioa. Informazio gehiago, Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Usurbilgo Emakumeen Etxean jaso ahalko da. Gogoan izan, Melconek aholkularitza psikologikoa eskaintzen du Usurbilgo Emakumeen Etxean. Hurrengo saioak egunotarako ditu finkatuak: maiatzaren 18an, ekainaren 1ean eta 15ean, uztailaren 6an eta 20an, 15:00-19:00 artean. Hitzordua aurrez eskatu behar da, bideotatik: emakumeonetxea@usurbil.eus / 943 377 112.

Emakumeei zuzenduriko formazioa mendi orientazioaz
Ikastaroa asteburu honetan, maiatzaren 15etik 17ra izango da. Ostiraleko saioa 17:00-20:00 artean eskainiko da eta larunbat zein igande goizetakoak, 9:00-14:00 artean. Patri Espinar Labinaek elebitan bideratuko dituen saioetarako izena eman nahiz informazio gehiago jasotzeko Emakumeen Etxera jo beharko da. “Ikastaroaren helburua da emakumeek mendian era seguru eta autonomoan jarduteko beharrezko baliabideak eskuratzea, horretarako naturaren interpretazioa, maparen irakurketa eta iparrorratza erabiltzen ikasteko ezagutza teoriko-praktikoak ahalbidetuz”.

Etika eta giza eskubideak pertsonen zaintzan
"Giza eskubideen errespetua eta sustapena bermatzeko, erabakiak, laguntzak, jardun profesionalak eta pertsonen bizitza, konpromiso etikoek eta jarrera enpatikoek gidatu behar dituzte, tratu duina eta pertsonalizatua eman ahal izateko eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko. Gai hauetan oinarrituz, Matia Fundaziotik, hitzaldi hauek antolatu ditugu. Horien bidez, aurrez aipatutako gaiez jabetzea eta giza eskubide horiek urratzen diren egoerak identifikatzea da helburua. Lehenbizi, giza eskubideen gaia jorratzen da, gero etikarena. Komunitateari zuzenduriko saioak dira".

Bi saio antolatu dituzte:
-Maiatzak 22: 10:30-13:00 Giza eskubideak. Hizlaria: Laura Fernandez, Matia Institutua.
-Maiatzak 29: 10:00-13:00 Etika. Hizlaria: Miren Iturburu, Matia Institutua.
Hitzaldien tokia: Egurtzegi.
Izen-ematea: https://labur.eus/yagiypih
Informazio gehiagorako: 688 695 082.
Antolatzailea: Matia Fundazioa.


KzGunea
Maiatzaren 3az geroztik eta hilabete hau amaitu artean, arratsaldez, 16:00-20:00 artean irekiko dute. Hona hemen, bertara datozen ikastaroen berri:
-Maiatzak 18-29, 16:00-18:00 "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".
-Ekainak 1-9, 09:00-11:00 "Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi".
-Ekainak 10-12, 09:00-11:00 "WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean".
-Ekainak 15-16, 09:00-11:00 "Argazkiei ukituak eman zure smartphonearekin".
-Ekainak 17-29, 09:00-11:00 "Google aplikazioak zure smartphonean".
-Ekainak 30, 09:00-11:00 "BakQ ziurtagiria".

Informazio gehiago:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net


Usurbilgo Euskal Kantu Taldea
Gogoan izan, astelehenero biltzen dira ikastarorako Kantu Taldekoak, arratsaldeko 18:00etan Agerialdeko musika gelan.


Beterri Buruntza mankomunitatea
“Parekatu” izeneko atzerriko ikasketa eta formakuntza-ibilbideen homologazioarekin laguntzeko doako prestakuntza saioak antolatu ditu Beterri-Buruntza mankomunitateak; hurrengoa, maiatzaren 26an (Lasarte-Oriako Antonio Mercero espazioan, 10:00-12:00 artean). Prozesu horri buruzko informazioa eta orientazioa eskainiko ditu Beterri Buruntza mankomunitateak Bidez-Bide elkarteko aditu baten eskutik, “aurrez aurreko bi orduko tailerren eta aukerako 30 minutuko banakako aholkularitzaren bidez”. Beterri-Buruntzan bizi eta ikasketak atzerrian egindakoei zuzendurikoak izango dira saiook. Tailerrotarako izena esteka honen bidez eman daiteke: https://forms.gle/e49qNCeFvX78ffpn7 . Bestalde, interesa izan baina aipaturiko ordutegian joan ezin dutenak enplegua@beterriburuntza.eus helbidean jar daitezke hartuemanetan mankomunitatekoekin.

Bestalde, "enpresa-kudeaketa" ikastaroa antolatu dute aipatu mankomunitateko Enpresa eta Sustapen sailetik, "pertsona ekintzaile eta mikroenpresetako enpresarientzat. Helburua parte-hartzaileei ideia/enpresa inguruko hausnarketa eta negozioen kudeaketa eraginkorra egiteko erremintak ematea da". Maiatzaren 6tik ekainaren 17ra zazpi enpresa-kudeaketa tailer eskainiko dira, asteazkenetan. "Tresna praktikoak" eskainiko dituzte, "zure negozioa erraz martxan jartzeko", Beterri-Buruntza mankomunitatetik azaldu dutenez. Honako hauek dira eskainiko diren saioak:
-Maiatzak 6: "Ekiten ari naiz. Hutsetik hasi edo jadanik abian dagoen negozio bat hartu. Ekiteko gakoak eta laguntzak".
-Maiatzak 13: "Ideiatik aukerara: bideragarritasun plana".
-Maiatzak 20: "Merkatuaren azterketa eta marketin ekintzak nire bezeroarengana iristeko".
-Maiatzak 27: "Nire negozioaren zenbakiak: Finantzak erraz!".
-Ekainak 3: "Negozioaren alderdi juridiko nagusiak".
-Ekainak 10: "Negozioaren zerga betebeharrak":
-Ekainak 17: "Zer dakar autonomo izateak? Ditudan betebeharrak eta eskubideak".


Tailer guztiak presentzialak izango dira eta Urnietako Pintore kalea 3an eskainiko dira, 9:30-13:30 artean. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, plaza kopurua mugatua da. "Eskualdeko enpresa proiektuak edota eskualdeko ekintzaileak lehenetsiko dira. Bestalde, izen-emate hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko". Izena esteka honetan eman ahalko da: enpresa-kudeaketa ikastaroa


Jakin Jardunaldia
UEUk, Usurbilgo Udalak eta Jakinek antolaturiko "Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak" izeneko ekainaren 18ko eta 19ko Jakin Jardunaldian matrikulatzeko aukera duzue jada. Hemen xehetasun gehiago:

Izenburua:
"Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak".
Noiz: ekainak 18, 19.
Ordutegia: ekainaren 18an, 09:00-17:30 artean eta hilaren 19an, 09:30-14:30 artean.
Matrikulazio epealdia: maiatzak 11-ekainak 16.
Ordu kopurua: 15.

Egitaraua:
Ekainak 18, osteguna
08:45-09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00-09:30 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena:
-Agurtzane Solabarrieta Mesa (Usurbilgo alkatea).
-Aitor Bengoetxea Alkorta (UEUko zuzendaria).
-Haritz Azurmendi Arrue (Jakineko kidea).
09:30-10:15 Hizkuntzari gorputza nola eman. Literatura eta ahozkotasuna:
Miren Amuriza Plaza (Idazlea eta bertsolaria).
10:15-11:00 Zein da mariokerren mintzoa? Sexu-genero disidenteak berba bila:
-Amaia Alvarez Uria (Literatur ikertzailea eta irakaslea).
-June Fernandez Casete (Kazetaria).
11:00-11:30 Atsedenaldia.
11:30-12:15 Adierazpen askatasunerantz, adierazpen eskastasuna gaindituz:
-Kike Amonarriz Gorria (Soziolinguista, umoregilea eta telebista aurkezlea).
12:15-13:30 Mahai-ingurua: hizkuntz teknologiak euskara adierazkorra lantzeko tresna gisa.
-Naiara Perez Miguel (HiTZ zentroko eta Ixa taldeko ikerlaria, EHUn).
-Orai-Elhuyar
-Leire Lison Nicuesa (Badalab-eko kidea).
13:30-15:15 Bazkaltzeko tartea.
15:15-17:30 '‘Esatearen ederra'’. Ahozkotasuna lantzeko esperientziatik zenbait gogoeta + saio praktikoa:
-Julia Marin Arteaga (Itzultzailea eta ahozkotasunean aditua).

Ekainak 19, ostirala
09:15-09:30 Hasiera.
09:30-10:30 Kulturen hizkerak, hizkeren kulturak: hautu linguistiko-ideologikoak kulturgintzan.
Iratxe Retolaza Gutierrez (Literatur kritikaria eta ikertzailea).
10:30-11:45 Mahai-ingurua: euskarazko adierazkortasuna lantzeko ereduak eta bideak euskara idatzian.
-Garazi Arrula Ruiz (Idazlea, itzultzailea eta editorea).
-Gorka Bereziartua Mitxelena (Idazlea eta kazetaria).
-Danele Sarriugarte Mochales (Idazlea eta itzultzailea).

11:45-12:15 Atsedenaldia.
12:15-13:30 Mahai-ingurua: euskarazko adierazkortasuna ikus-entzunezko forma berrietan.
-Lander Arretxea Bereziartua (Hiru Damatxoko kidea eta Linbo-ko zuzendaria).
-Ana Sarria Muxika (BADA Ipar EHko gazte hedabideko kidea eta kazetaria).
-Martin Ziarrusta Sanz (Belarrijana podcasteko aurkezlea eta musikaria).
13:30-14:30 Itxiera ekitaldia.

Informazio gehiago eta izen-ematea: ueu.eus
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Jakin, UEU.