Etxeko berri

Zenbait lan-poltsa deialdietan parte hartzeko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 12a

650 Usurbil Bizi herri egitasmoak eta NOAUA! K.E.-k turismo gidari moduan eta kultur elkarte berak Udajolasen hezitzaile nahiz zuzendari gisa aritzeko lan-poltsa deialdiak plazaratu dituzte. Ostiral hau, maiatzaren 15a izango da deialdiotan parte hartzeko azken eguna.

Zenbait lan deialdiren berri duzue lerrootan, NOAUA! Kultur Elkarteari lotutakoak denak. Batetik, 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak eta aipatu elkarteak bisita gidatuak egiteko gidarien lan-poltsa osatzeko deialdia plazaratu du.

Bestalde, uztailaren 6tik 30era Udalarekin batera NOAUA! K.E.-k antolaturiko Udajolas udaleku irekietan hezitzaile nahiz zuzendari gisa jardun nahi dutenen lan-poltsa ere osatu nahi du eta horri lotutako deialdia kaleratu du.

Baterako zein besterako kurrikulumak ostiral hau, maiatzaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dituzte interesdunek.

Segidan duzue, lan-poltsa deialdi horiei buruzko xehetasunen berri: