Asteburu erabakigarria du aurretik Usurbil Kirol Elkarteak. Gogoan izan, maiatzaren 8tik 10era Euskal Ligarako igoera fasea zuten jokoan Usurbil Kirol Elkarteko kadete mutilek. Oiardo kiroldegian jokaturiko fase horretako hiru neurketak, hirutik hirutan nagusitu ziren usurbildarrak.
Erabakigarria izango du baita hurrengo asteburua ere maila horretako taldeak. Espainiako Txapelketa jokatuko dute Iruñean. Bestalde, iragan asteburuan kadeteek egin bezalaxe, jubenil mutilek ere datorren denboraldian Euskal Ligan lehiatzeko neurketa fasea jokatuko dute asteburuan Gasteizen.
Gasteizko zein Iruñeako txapelketen neurketen hitzordu zehatzen berri helarazi du Usurbil Kirol Elkarteak. Segidan dituzue xehetasunak:
Kadete mutilen Euskal Ligako faseko emaitzak:
Usurbil KE A 33-26 Baigene Corazonistas
Tolosa C.F Eskubaloia 21-36 Usurbil K.E. A
Usurbil K.E. A 34-31 Muskiz Azul M
Eskubaloi neurketak
Oiardo kiroldegian
Maiatzak 16, larunbata
11:30 Kadete neskak: Bilagun Usurbil K.E.-Larraioz ZKE
Oiardo kiroldegitik kanpo
Kadete mutilen Espainiako sektorea Iruñean:
Maiatzak 15, ostirala
18:30 Anaitasuna - BM Maristas Algemesi A
20:30 Barca - Usurbil K.E.
Maiatzak 16, larunbata:
18:30 Anaitasuna - Usurbil K.E.
20:30 Barca - BM Maristas Algemesi A
Maiatzak 17, igandea:
12:00 Anaitasuna A - Barca
14:00 BM Maristas Algemesi A - Usurbil K.E.
Jubenil mutilen Euskal Ligarako igoera fasea Gasteizen:
Maiatzak 15, ostirala:
18:00 Muskiz - Tolosa
19:45 Usurbil K.E. - Corazonistas
Maiatzak 16, larunbata:
16:30 Tolosa - Usurbil K.E.
18:00 Muskiz - Corazonistas
Maiatzak 17, igandea:
10:30 Usurbil K.E. - Muskiz
12:15 Corazonistas - Tolosa
Julen Lejardi eskubaloi kanpusa
Ekimen horren aurtengo edizioa ekainaren 22tik 26ra izango dela iragarri du Usurbil Kirol Elkarteak, 09:30-12:30 artean. Lehen Hezkuntzako eta DBH 1-2 mailetakoei zuzendua egongo da. “Jarduera fisikoa eta eskubaloia modu ludiko eta dibertigarrian ezagutaraztea izango da” helburua. Antolatzaileen esanetan, “parte-hartzaileek kirol honen oinarriak landuko dituzte jolas, dinamika eta jarduera entretenigarrien bidez, giro atsegin eta hezitzaile batean”. Ekimenak iraungo duen egun horietan “gonbidatu bereziren bat” agertu daitekeela iragarri dute, gazteak poztu ditzakeena. Izen-ematea zabalik dute esteka honetan: https://forms.gle/gWvYsDbLQuSLLUhh9